ONDARE HISTORIKOA

Muskizko findegia industria-iragan oparo bati loturik dagoen eskualdean dago, eta jaunen garaiko herentzia baliotsua ere jaso du. Eta arrasto horiek guztiak ondo baino hobeto zaindu dira, datozen belaunaldiek ere haiez gozatuko dutela bermatzeko.

Petronor_Olaeta_pobal
Petronorren instalazioen inguruan ibilaldia egiteak mende batzuk atzera salto egitea da; hasteko, ezinbestekoa da Muñatoizko gaztelua eta Salazartarren jauregia bisitatzea. Bi eraikin horiek modu berezian daude babestuta, eta jauregia Petronorren egoitza soziala da gaur egun. Era berean, eskualdeko meatzaritza-jardueraren hamarkadetara bidaiatzea ere erraza da, El Pobal burdinolari esker edo Gallartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan jasotako funtsei esker. Bi instalazioetan, burdin mea metal bihurtzeko erabiltzen zituzten tresnak eta lan-metodoak ikus daitezke. Industria-iragan aberatsaren berri ematen duten aztarnarik zainduenak eta agerikoenak dira; Petronorren hartu zuen gero industria-iragan horren txanda.