INSPÎRE®-PETRONOR BERRIKUNTZA IREKIKO PROGRAMA
INSPÎRE®–Petronor Berrikuntza Irekiko Programaren helburua da Petronorrek jasangarri izateko duen helburua betetzeko aurrez aurre dituen erronkei erantzutea. Horretarako, Euskadiko sistema zientifiko eta teknologikoaren lankidetza bilatuko dugu.
Ekimen hau Repsol enpresak sustatutako INSPÎRE® programan oinarritzen da eta horren euskarria eta babesa ditu; Petronor enpresaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.2015eko PROIEKTU IRABAZLEAK
Koke-hautsari eusteko sistema hobetzea Fuel-olioaren Erredukziorako Unitateko kokearen ganberan ebaketa-prozesuan egon daitekeen ustekabeko lurrunketak koke-hautsa findegiaren kanpoaldera ez botatzeko fabrikatzaileak diseinatutako sistema hobetu nahi da.
Gaiker, Bikar enpresarekin lankidetzan Proiektuan juntura malguen sistema bat proposatzen da, koke-hautsa kanpora irtetea eragozteko. ContentFlex proiektua hiru etapa desberdinetan gauzatuko da: lehenengoan euste-sistemaren diseinua gauzatuko da, bigarrengoan sistema hori egingo da, eta hirugarrenean, berriz, horien balidatzea egingo da ebaketa-prozesuan ematen diren benetako baldintzetan. Ikerlan Aukeratu den bigarren proiektua ebaketako erreminta mugitzen duen ardatzaren eta koke-ganberaren arteko itxitura elastiko bat da. Diseinatu den sistema berriak estankotasuna hobetzen du eta gaur egun sortzen den ihesak modu nabarmenean desagerrarazi edo murrizten ditu, eta hori mesedegarria da findegiaren kanpoko ingurumen-baldintzak hobetzeko.Inguruan usainengatiko eragina saihestea eta gutxitzea Helburu nagusia da ingurunean findegitik datozen usainen eragina (konposatu lurrunkorrak) gutxitzea. Findegiko prozesuren baten ondoriozko usainak identifikatu eta bereizi ahal izateko teknologia garatzea proposatzen da, jatorriaren alerta goiztiarra eskaintzeko, sortzen den gunean jarduteko aukera emango duena eta usain hori gutxitzen edo desagerrarazten lagunduko duena.
Centinela Proiektua Hautatu duten proiektua Materialen Fisika Zentroko (MFZ) ikertzaileen, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zentro mistoaren eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren ideia bat da. Soluzio horren bidez urrutiko detekziorako eta alertarako sistema bat garatuko da eremu zabal batean, findegiaren ingurunean hain zuzen ere, usain txarrak sortzen dituzten substantziak lokalizatzeko.