Gaiker, Ikerlan eta CFM, Inspîre programaren irabazleak

Andreu Puñet, Jokin Mujika, Rafael Miguel Fernandez, Iñigo Urkullu, Arantza Tapia, Javier Aizpurua eta Emiliano Lopez Atxurra.
Petronorrek gaur goizean aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia-Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin sinatu zuen hitzarmenaren balantza eta Inspîre berrikuntza irekiko programaren hiru irabazleak: Gaiker, Ikerlan eta CFM.

Pasa den irailaren 3an, Petronorrek Ekonomia-Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin sinatu zuen hitzarmenaren helburua findegiaren berrikuntza proiektuetan Zientzia eta Teknologia Euskal Sareari balioa ematea da. Zentzu honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izandako aurkezpenean, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak ekitaldiak, balantzaz gainera, etorkizuneko klabeetako bat lankidetza dela erakusten duela aipatu du: “Lankidetza publiko-pribatua, enpresa traktoreak haien hornitzaileekin duten lankidetza, zientzia, teknologia eta berrikuntza sistemarekin harreman estua, eta prestakuntza sistemarekin lankidetza estua”.

Ildo beretik, Lehendakariak hurrengoa esan du: “euskal industria bermatzeko elkarrekin gaude gaur. Gure industria berritu behar dugu enplegua sortzeko eta gure bizitza kalitatea ziurtatzeko, Euskadiko etorkizuna ziurtatzen duten enpresek behar ditugu, berritu, inbertitzen dutenak eta bere inguruko ekoizpen sarearen traktoreak direnak, hazi eta enplegua sortzen dutenak, eta hau, Petronorrek erakusten duen moduan, herritarren ongizatea eta bizitza kalitatean inbertsiorik onena da”.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak, bere aldetik, Inspîre programaren irabazleak ezagutzera eman ditu. Koke-hautsaren isuriak ekiditeko bi proiektu aukeratu dira:  bata Gaiker, Bikar, Juntas y Compensadores, S.L-ren laguntzaz, aurkeztutakoa da eta kanpora koke hautsa ez ateratzeko juntura flexibleen sistema proposatzen du. Beste proiektua Ikerlanek aurkeztutakoa da eta koke ganbera eta ebaketa tresna mugitzen duen ardatzaren artean itxidura elastikoa jartzean datza.

Bigarren erronkari dagokionez, usainen hautemateari lotua, Centinela proiektua izan da aukeratua,  EHU/UPV-eko Materialen Fisika Zentruak eta CESIC-ek aurkeztua. Usain txarra eragiten duten sustantziak identifikatzeko gune zabalean urrutiko detekzio sistema garatzean datza, solido egoeran dauden iturriak erabiliz, diodo elektroluminiszenteak adibidez.

Jarraian, Gaiker zein Ikerlan zentro teknologikoen ordezkariek, Rafael Miguel Fernandez eta Jokin Mujika, hurrenez hurren, eta Javier Aizpuruak, EHU/UPV-eko Materialen Fisika Zentrukoa, Arantza Tapia Ekonomia-Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren eskuetatik jaso dituzte Inspîre sariak.

Petronorrek azkeneko 2 urteetan 81 pertsona kontratatu ditu, langileen prestakuntza hobetzeko eta datorren belaunaldi-txanda prestatzeko. “Bete egin dugu eta geure konpromisoak betetzen gabiltza. Gauza hasi besterik ez duela egin esango dizuet” azpimarratu du Puñetek.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Emiliano Lopez Atxurra eta Andreu Puñeten hitzaldiak, hemen.