JASANGARRITASUNARI BURUZ DUGUN IKUSPEGIA

Energia eta produktuen eskari gero eta handiagoari erantzutea da Petronorren helburua, garapen jasangarriari egiten diogun ekarpena maximizatuz, eta 2050ean berotegi-efektuko gasen (BEG) zero isurpen garbi duen konpainia izatea, gure Jasangarritasun Politikan ezarri den bezalaxe.

Xede horri begira zehaztu dugu gure Jasangarritasun Eredua, sei ardatzetan antolatua, ondoko arloei dagozkien gairik garrantzitsuenak bilduz: Ingurumena (E), Gizartea (S) eta Gobernantza (G). Horrela, enpresen jarduera guzti-guztietarako jasangarritasun-estrategia sustatzen duten Europar Batasunaren ESG Zuzentarauetara egokitu da.

KLIMA-ALDAKETA

2050ean zero isurpeneko konpainia izan nahi dugu, eta horretarako, gure jardueraren Deskarbonizaziorako Ibilbide Orriarekin konprometitu gara

INGURUMENA

Energiarik eraginkorrena sortzeko ezinbestekoak diren baliabideak kontsumitzen ditugu, eta ingurumenaren hobekuntza sustatzen duten ekimenak babesten ditugu gure ingurunean

ERAGIKETA SEGURUA

Segurtasuna bermatzen diegu gure langile, kontratista eta bazkideei eta tokiko kalitateari, eta kalitateari dagozkion arau zorrotzak betez jarduten dugu.

ENPLEGUA

Kalitatezko enpleguaren prestakuntzaren eta laneko osasunaren alde eta pertsona guztiek berdintasun-baldintzetan garapen profesionalerako aukerak izatearen alde egiten dugu.

BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA

Euskadiko trantsizio energetikoaren giltzarrizko proiektuak lideratzen ditugu

LURRALDEAREN GARAPENA

Inpaktu ekonomiko nabarmena dugu Lurraldean eta gure ingurune hurbilenaren garapen ekonomiko, kultural eta sozialean laguntzen dugu.”

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK

Petronorren Jasangarritasun Planaren oinarrizko ardatza zuzenean lotuta dago Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin:

Energía asequible y no contaminante
Insustria, innovación e infraestructura
Producción y consumo responsables
Acción por el clima
Alianzas para lograr objetivos