HIDROGENOAREN EUSKAL KORRIDOREA (BH2C) LIDERATZEN DUGU

 
HIDROGENOAREN EUSKAL KORRIDOREA (BH2C) LIDERATZEN DUGU.

EICREN ENPRESA TRAKZIOGILEA GARA

 
Empresa tractora del EIC

I+DKO PROIEKTUAK 2024AN

 

IRIA proiektua REPSOL S.A. (REPSOL), PETRÓLEOS DEL NORTE S.A. (PETRONOR) eta TRADIA TELECOM S.A. konpainiek formalizatu eta Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bitartez finantzatutako ekimena da. IRIA proiektuari esker, 5G sare pribatu bat erabiltzeko aukera izango dugu industria-eremuan, roboten hedapena, urruneko laguntza aditua, konektatutako gailu pertsonala eta antzeko erabilera-kasuak zabaltzen laguntzeko, konpainiaren eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzeaz gain. Proiektu honek 4,6 milioi euroko aurrekontua du.

Proyecto IRIA
Proyecto PRESTAMAR

PRESTAMAR (PRedicción de ESTAbilidad en aMARre edo amarralekuetako egonkortasunari buruzko predikzioa) deritzon proiektua, gure itsas-terminalean erabakiak hartzen eta zamalanetan portuko eragiketak modu adimentsu, efiziente eta jasangarriagoan kudeatzen laguntzeko soluzio berritzaile ez-intrusiboa izango da. Proiektu hau Ports 4.0 kapital-funtsak finantzatu du, hauxe baita Estatuko Portuek eta Espainiako Portu Agintaritzek abiatutako berrikuntza korporatibo irekirako eredua. Proiektuak 0,3 milioi euroko aurrekontua du.

ONTZHi proiektuaren helburua hidrogenoa biltegiratu eta garraiatzeko teknologia eta soluzio seguruagoak, konpaktuagoak, errentagarriagoak eta jasangarriagoak ikertzea da.

​ONTZHi-rekin, H2ak A&T sistemetan erabilitako materialekin duen interakzioaren arloko ezagutza areagotu eta materialak hidrogenotik babesteko sistemak diseinatu nahi dira, metaletan nahiz konpositeetan degradazio-fenomenoak saihesteko.​

Gainera, ONTZHi-k material berriak eta prozesu jasangarriagoak garatuko ditu mugikortasuneko tangetarako. Amaieran, ONTZHi-k gutxienez, laborategi-eskalako 2 frogatzaile garatuko ditu:​

  • H2aren hesiaren estaldura-frogatzaile bat.
  • Konpositezko tanga birziklagarri bat.

​Era berean, gutxienez, eredu konputazional bat garatuko da, karakterizazio-metodo sinplifikatuak definitu eta garatzen laguntzeko.​

ONTZHI
Erakunde partaideak​

Proiektu hau 12 enpresak osatutako partzuergo batek garatuko du, ZTBESeko 2 zentroren laguntzaz, hidrogeno-sistema integralaren inplementazio fisiko eta digitalerako soluzio teknologiko desberdinak garatzeko asmoz, hidrogenoaren amaierako erabilerak hidrogenoa ekoiztu, banatu eta hornitzeko azpiegiturarekin modu optimoan konektatuz eta kudeatuz, hiru lan-ildo hauen arabera:​

  1. Ekipamendu guztiekiko konektibitartearekin lortutako datuak tratatu eta analizatu eta adimen artifizialeko tekniken laguntzaz predikzio eta optimizazio zerbitzuak ematen dituen plataforma aurreratu baten bidez, balio-kate osoko prozesuak optimizatzea.
  2. Hidrogenoa konprimatu, biltegiratu, banatu eta hornitzeko ekipamenduak optimizatzen lagun dezaketen tresnarik onenekin trebatzea, mugikortasunerako eta beste erabilera batzuetarako hidrogenoaren horniketari begira.​
  3. Altzairuaren, metalezko ontzien, portuko logistikaren, data-centerren eta abarren sektoreko erabilera-kasuen energia-beharrak malgutasunez estaltzeko gai diren hidrogenozko energia-sistemak diseinatzea.​
H2INTEGRA
Erakunde partaideak​

Helburua hidrogeno berriztagarria sortu eta hornitzeko azpiegitura bat zabaltzea da, industrian nahiz mugikortasunean erabiltzeko. Horretarako, honako ekimen hauei ekingo zaie:

  1. Bilboko Portuan kokatutako 10 MWeko elektrolizagailu batetik findegian jasotako hidrogeno berriztagarria purifikatu egingo da, mugikortasunerako kalitatea lortu arte.
  2. Hidrogeno purifikatua Abantoko Parke Teknologikora garraiatuko da 1,9 km-ko hidrogenobide baten bitartez. Hidrogeno berriztagarri purifikatua Parke Teknologikoko Logistika-instalaziora iritsi eta bertan konprimatu eta presio-maila desberdinetan biltegiratuko da, botilak edo MEGCak kargatzeko lanak hidrogenoa hidrogeno-hornitegietara eta amaierako bezeroetara eramango duten 3 karga-badiatan eginez.​
  3. Logistika-instalazioaren ondoan, bertan egindako biltegiratzea aprobetxatuz, hidrogeno-hornitegi bat jarriko da, ibilgailu arin eta astunen horniketa publikoa egiteko.
  4. Mugikortasuneko kalitatea duen hidrogeno berriztagarria MEGCetan eramango da Bilboko aireportuan kokatutako hidrogeno-hornitegi satelitera, ibilgailu arinak, astunak eta handling-ekoak hornitu ahal izateko.
  5. Bi hidrogeno-hornitegi horietako batean birkargatzeko diruz lagunduta dauden hidrogeno bidezko ibilgailuak: hiriarteko autobus bat, kamioi bat eta 7 hiri-autobus.
HYBIZKAIA
Erakunde partaideak​

H2BASQUE proiektuaren helburua hidrogeno berdea sortzeko teknologia berritzaileak eta hauen giltzarrizko osagaiak kostu lehiakorrean garatzea da, PEM (Proton Exchange Membrane) elektrolisia, AEM (Anion Exchange Membrane) elektrolisia eta ziklo termokimikoak kasu.​

​Horiei esker hidrogeno berdea ekoizteko garatu ahal izango diren teknologia berritzaileek kostuak gutxitzen eta CO2 isurpenak zein material kritikoen erabilera murrizten lagunduko dute, hidrogenoa ekoizteko prozesuen errendimendua hobetzeaz gain.​

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK 2021 programaren finantzaketa jaso du.​

H2BASQUE
Erakunde partaideak​