Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 1986. urtean sortu zen, Meatzaritza Museoaren Kultur Elkartea sortu zen urte berean, gizarte-ekimen batetik. 2001. urtean Museoa ireki zuten, Gallarta auzoko Hiltegi Zaharrean. Hala, Meatzaritza Museoaren Elkarteak bere helburuetako bat bete zuen: hots, urteetan zehar mendi eta lantegietan bildutako piezak, lanabesak, makinak eta dokumentazioa jendaurrean erakutsi eta ezagutzera ematea.
Orduz geroztik, etengabe jarraitu du lanean; monografiak editatzen eta era guztietako publikoarentzat erakusketak eta zabalkunde-jarduerak antolatzen. Ahozko lekukotzak jasotzeko lanak eta ikerketak ere sustatu izan ditu, eta gaur egun, hausnarketa estrategikoa egiten dihardu buru-belarri, etorkizuneko proiektuei behar bezala aurre egiteko; besteak beste, eraikin berria eraikitzeko
Petronor museoaren babesleetako bat da.