H2INTEGRA proiektua

H2INTEGRA

H2INTEGRA proiektua

H2INTEGRA Petronor buru duen I+G proiektu bat da, eta honako izenburu hau du: “Irtenbide teknologikoak garatzea hidrogeno-logistika azken erabilerekin ahalik eta ondoen integratzeko”.

H2INTEGRA proiektuaren helburua da hidrogeno-ekosistema bat sortzeko irtenbide fisiko eta digitalak ikertzea; ekosistema horren sorrera, konpresioa, biltegiratzea, banaketa eta azken erabilera ahalik eta ondoen konektatzeko eta kudeatzeko. Proiektuari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu: H2 INTEGRA.

Ikerketa industrialaren alorreko lankidetza-hitzarmen bat da, urte anitzekoa (2023-2025); bertan parte hartuko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakunde eta eragile hauek: Petróleos del Norte SA (liderra), Envases Metalúrgicos de Álava SA, P.Q.C. Power Quality Control SL, TEAM Ingeniería y Consultoría SL, Tubos Reunidos Group SL Unipersonal, IBIL Gestor de Carga de Vehículo Eléctrico SA, CSP Iberian Bilbao Terminal SL, Sarralle Engineering SL, Hydrogen On Site SL, Nortegas Energia Grupo SAU, ALBA Emission Free Energy SA eta FERRO Maquinaria DE Elevación SL.



EUSKO JAURLARITZAK (EKONOMIAREN GARAPEN JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA) ETA EUROPAR BATASUNAK ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN BIDEZ (2021-2027) FINANTZATUTAKO JARDUKETA

Proiektuaren zk.: ZE-2023/00016

logo constitucional logo constitucional