Karraspioa, gure kostaldeko arrainik ugarienetako bat

Karraspioa (Labrus bergylta) kostaldeko arrainik ugarienetakoa eta ikusteko errazenetariko bat da. Hondarribitik Kobaronera arte, euskal kostaldeko hondoetan bizi da, Bilboko Superportuan bereziki. La Arena hondartzean dauden ertzetako harkaitzetan ere bizi dira.




Asko hermafrodita proteroginoak dira, hau da, haien bizitzaren lehenengo etapan emeak dira, eta gero ar bihurtzen dira.

Udaberrian ugaltzen dira, maiatza eta uztaila bitarteko hileetan.

Orduan, emeek bere arrautzak erruten dituzte, hori kolorekoak eta milimetro bateko diametroa dutenak, hondoko algekin aurretik eraiki duten habi zakar batean. Larbak handik 5 edo 6 egunetara jaiotzen dira. Hasieran, bitelo-zakuaz elikatzen dira, uretan esekita dauden organismo txikiak harrapatzen hasten diren arte.

Durdo

Beste arrainen arrautzek ez bezala, karraspioen arrautzek ez dute uretan flotatzen, haien gurasoek eraikitako habietan uzten baitituzte.

Hamabost urte gaindi ditzakete eta handienek (zaharrenak izan ohi direnak, ugaztunek edo hegaztiek ez bezala, bizitza osoan zehar hazten jarraitzen baitute), 60 zentimetroko luzera eta 5 kiloko pisua eduki dezakete, baina arruntenek 50 zentimetro inguru neurtzen eta kilo eta erdi inguru pisatzen dute.

Moluskuetan, anelidoetan, krustazeoetan eta arrainetan oinarritzen da karraspioen elikadura. Labrido hau honako lekuetan bizi da: Atlantikoa, Marokotik Norvegiara, non oso ugaria den. Mediterraneoan ere aurki daiteke.

NOLA EZAGUTU?

Gorputz luzea du karraspioak eta hainbat kolore izan ditzake, gorri eta zuriak, arre ilunak, berdeak eta abar.

Espezie berean dauden arraza desberdin hauek direla eta Labrus variabilis izena ere ematen zaio karraspioari.

Ezpain lodiak ditu eta bizkarraldeko hegal luzeak arantzak dituen erradio asko ditu. Bularraldeko hegalak laranja bizi kolorekoak dira.

 

 

BITXIKERIAK

DurdoBakarrik bizi da 2 metro eta 60 metroko sakonera bitartean dauden zulo eta pitzaduretan.

Molestatzen ez bazaio eta nahikoa janari badu, oso sedentarioa da eta bizitza osoa eman dezake itsas azpiko zulo edo pitzadura berean.