corcon1

Korrokoia, Mareen printzea

Barbadun ibaiaren estuarioan korrokoia da (Mugil Labrosus), argi eta garbi, arrain ugariena, gazteleraz muble esaten zaiona.




Eurihalinoa denez, hau da, oso gaziak diren uretan zein gezetan bizi daitekenez, marea igotzen den bakoitzean, multzo handitan ikus ditzakegu Barbadunean behera. Ibaian behera doaz, marearen eragina nabaria den lekuraino.

60 zentimetro luze izan daiteke eta 2,53 kilo pisa ditzake. Korrokoiak denetarik jaten du, baita ogia ere, baina nahiago ditu planctona eta hondoko lokatzetako elikagaiak eta haitzetako alga harikarak, "gardinga" direlakoak (Enteromorpha compresa). Hezur preorbitarioarekin haiek igurtzi ostean irensten dituzte. Itsas zizareak, detritusa eta abar luze bat jaten dituzte korrokoiek.

Euskal kostaldean lau espezie muble daude, baina korrokoia da estuarioetan ohikoena.

Oso hedatua dago eta Atlantikok kostalde guztietan aurki daiteke, Eskandinaviatik hasi eta Senegalera arte. Mediterraneoan ere badago, eta Itsas Beltzean ere ikus daiteke.

Ugalketa

Korrokoia ur gazian bizi ohi da, eta ugaldu beharra duenean bakarrik irteten da itsaso irekira, agian bizi-funtzio hori burutzeko oxigeno gehiagoren bila, eta benetan migratu egiten da ugaltzeko.

corcon2Uda bukeran edo udazkenaren lehen egunetan, marea igo eta harekin oxigeno gehiago duen itsasoko ura ibaian sartzen denean, korrokoi helduak korrontearen aurka doaz ibaiaren ahora eta itsasora irteten dira. Ez dira gehiegi barneratzen eta, batzuetan, arrautzak jartzen dituzte, eta hauek gainazaleko planctona osatzen dutenez, itsasoak kostaldera itzultzen ditu eklosionatu aurretik. Arrautzak itsas irekian eklosionatzen dutenean, arrainkumeak berehala itzultzen dira kostaldera, ibaietan eta Barbadun ibaiaren paduran dauden bezalako antziretan barneratzen dira eta, hango ur lasaietan doaz garatzen beraien lehen estadioetan. Haien aita-amak, arrautzak errun eta ernaldu ondoren, ugaltzeko utzi zuten ibaira itzultzen dira.

Arrainkumeak Klupeidoen oso antzekoak dira (sardinak, ijito-sardinak, etab.), baina haien atzeko hegalei erreparatu eta bereiziko ditugu.

Muble txikiek bi dituzte, Kupleidoek bat bakarra, ordea.

BITXIKERIAK

corcon3Ezaugarri nagusien artean, gainerako mubleetatik bereizten dituztenak, garatxoz estalitako goiko ezpain lodia da aipagarriena. Oso aho eztua du eta alboko lerroak berrogeita bost ezkata ditu. Bizkarraldean gris kolorekoa da, zilar kolorekoa aldaketan eta zurixka sabelaldean.