Somorrostroko eta Muzkitzeko haritzak
Bere egurrarengatik zuhaitz preziatuenetariko bat bada ere, Petronorren findegiaren inguruko basoetan oraindik ere ikus daitezke haritz arruntak edo haritz kankadunak (Quercus robur). Hosto erorkorreko zuhaitzak dira, urte asko bizi direnak, gogorrak, sendoak, adar gogorrak eta sustrai sakonak dituztenak.Urte bete duenean, nahiko garatuta dagoen sustrai nagusi bat du, lurrean metro eta erdiko sakonerara arte irits daitekeena. Sei eta zortzi urte bitartean dituenean, alboko sustraiak ere garatzen ditu eta, guztira, sustraien sistema sakona eratzen dute. Adakera zabala eta erregularra du eta enborra zuzen eta garbi hasten da, 15 metro eduki arte ez ditu adarrak ematen.
Haritz arruntaren enborraren azala grisaxka da eta nahiko laua hasieran, baina aurrerago hautsi egiten da eta arrail sakonak izaten ditu. Marroi kolorekoa bihurtzen da. Adar nagusiak adarkatuak eta ia zuzenak dira. Txikiagoak, ordea, okertuak, sendoak eta koskaz beteak (koskadun haritza, Shakespeare-n hitzetan).
Haren begiak arre gorrixka kolorekoak dira eta taldeka hazten dira puntetan. Laburrak dira, ganbilak, arrautza formadunak, angeludunak eta azpialdean ezkata glaborak ditu eta ile pixka batekin muturrean. Hostoak bakunak dira, txandakakoak eta erorkorrak. Bost eta hamabi zentimetro bitarteko orria du eta lau eta zortzi zentimetro bitarteko zabalera dutenak. Nerbio nagusitik bi aldeetara lau edo bost lobulu biribil ateratzen dira. Nerbioa zabalagoa da goiko herenean. Bihotz forma dute, edo arrautza forma, eta glabroak dira bi aldeetatik. Goiko aldea azpialdea baino berdeagoa dute, larrukarak dira eta pezioloa oso laburra dute, bi eta zazpi milimetro bitartekoa.
Espezie honen ezaugarri berezienetariko bat da orriaren oinarria belarritxo moduko batzuetan bukatzen dela. Estipulak oso txikiak dira eta berehala erortzen dira. Haritzak lore arrak ematen ditu gerba dilindari luzeetan, hiru eta sei zentimetroko luzera dutenak eta hostoekin batera ateratzen direnak.
LOREAK
Lore horiek bost eta zortzi estamine bitartean dituzte eta bost edo sei zatitako perigonioa. Lore emeek bi edo hiru lore-buru osatzen dituzte, gero ezkur bihurtuko direnak. Pedunkulu glabro baten muturrean daude, urtean zehar garatu diren goiko hostoen artean, haritz komuna eta haritz arrunta eta haritz kankagabea bereizten dituen ezaugarria. Sarri nahasi egiten dira bi espezie horiek eta, aldiz, ezkurretan ez du pedunkulurik bigarrenak. Ezkurrak pedunkulu luze batean ateratzen dira (horregatik esaten zaio kankagabe ere bai), arrautza forma dute eta 12 eta 35 milimetro bitarteko luzera izan ohi dute. Haien heren bat edo ezkata arre edo gris ilaundunen kupula erdi-esferiko batek estaltzen ditu. Dilindariak dira eta bost eta zazpi unitate bitarteko lukuetan multzokatzen dira. Ezkurrek olio gutxi baina almidoi ugari duten bi kotiledoi mingots dituzte.
Haritz arrunta edo kankaduna ezkurren bitartez birsortzen da eta bere urtadarren bitartez, anduietarik erraz birsor daitezke eta.
500 URTE BAINO GEHIAGOZ BIZI DAITEKE
Motel hazten den espeziea da, 25 eta 30 metroko altuera duena, 45 metrora arte ere iritsi badaiteke ere. Enborraren perimetroa 4 eta 7 metro bitartekoa da, eta kasu batzuetan 10 metrora iristen da. 500 urtez bizi daiteke. Apirila eta maiatza artean ateratzen zaizkio loreak eta fruituak irailaren eta urriaren artean heltzen dira. 200 eta 2000 metroko altitudeen artean bizi ohi da.
Lur hezeak, sakonak eta solteak behar ditu, eta oso ongi garatzen da lur buztintsuetan eta are-buztintsuetan, nahiko konpaktuak direnetan. Aldiz, ez ditu oso atsegin karetsuak. Hariztietan, pagadietan ez bezala, belar ugari dago eta argia sartzen da. Garatzeko, urteko 600 mm -udan 200 mm-tik gora- euri baino gehiago behar du eta hezetasun handia. Ongi jasan dezake hotza eta baita neguko izozteak ere.
Haritz arruntaren jatorria ia Europa osoan aurkitu daiteke eta baita Afrikako Iparrean, Kaukasoan eta Asia Txikian ere, non gehiegizko ustiapenaren ondorioz, laborantzarako landak bihurtu diren eremu handiak betetzen zituzten. Hala ere, Europako hainbat herrialdetan ehun urte baino gehiagoko basoak daude, Ingalaterrako hegoaldean esaterako, non bostehun urte baino gehiagoko zuhaitzak aurki daitezkeen.
EGUR BIKAINA
Zuhaitz hau aski ezaguna da Europa osoan, bere edertasunarengatik baina baita bere egur bikainarengatik ere, gogorra, pisutsua, granu finekoa eta kolore arre-horixkakoa dena. Horregatik, oso atsegin dute ebanistek eta arotzek, luze irauten baitu eta ez baita batere erraza usteltzen.
Urteko haziera-ildaskak oso ongi ikus daitezke zuhaitz honetan. Mekanikaren ikuspuntutik, haritzaren egurrak ezaugarri apartak ditu, ongi jasaten ditu konpresioa eta flexioa, nahiko arina eta elastikoa da eta sendoa.
Mendeetan zehar, eraikuntzarako, industriarako eta lanerako erabili da. Egur unibertsala da. Antzina, altzariak egiteko eta eraikuntzarako erabiltzen zen. Gotikoaz geroztiko katedral guztien armazoietan aurki daiteke, eta mendeetan zehar hantxe jarraitu du. Itsasontziak egiteko ere erabiltzen zen (Europako basoak txikiagoak dira itsasontziak egiteko ustiatu zituztenetik, ontzi bakoitzarentzat 2.000 enbor handi behar baitira.Norvegian ustiapen ikaragarriak egin zituzten itsasontziak egiteko).
Bere propietate leunek eta grano finekoek, zurgintzarako egurra ematen dute eta, sarri, altzairuan txapa fineko xaflak egiteko erabiltzen dira. Kalitate gogorrak eraikuntza handirako, gangei armazoiak egiteko, armazoi bereziak egiteko, ontzigintzarako, lan hidraulikoak eta itsasgintzakoak egiteko, fusilak, eskopetak eta pistolak egiteko erabiltzen dira. Behe-mailako kalitateak zurgintzan erabiltzen dira, eraikuntza arrunterako (parketak), eta trenbideetako zeharkakoak eraikitzeko. Adakera erregularreko zuhaitzen oin ederretatik ebanisterian oso preziatuak diren xaflen orriak ematen dituzte. Haietatik lortzen dira baita ere upelgintzarako behar izaten diren akatsik gabeko tabilak. Haritzen azalak tanino ugari ditu eta ontzeko industrian asko erabiltzen da. Ezkurra zerrientzako eta hausnarkari txiki zein handientzat pentsu bikaina da. Haritz arruntak, gainera, apaingarriak diren hainbat espezie ditu: fastigiata, pendula, nigra, hosto purpuradunak, etab.
Haritzak pribilegiozko lekua betetzen du mitologian eta herri-tradizioetan, antzina gizakiarentzako elikagaien iturria izan zelako eta haren egurrari erabilera anitz eman zizkiolako seguruenik. Ondorioz, antzina-antzinatik eman zaio gurtu.
Kultura askorentzat sakratua zen haritza, besteak beste greziarrentzat, erromatarrentzat eta zeltentzat.
Grezian eta Erroman Zeusi eta Jupiterri eskaintzen zioten. Zelten, germaniarren eta eslaviarren kasuan, aldiz, zeinak basoetako jainkoak zituzten, eta hainbat zuhaitzi gurtua ematen zieten, hauxe zen nagusia. Horrez gain, haritzak sorginetatik eta deabruetatik babesten zutenaren ustea zegoen, eta horregatik zintzilikatzen zituzten askok etxeko ateetatik.
BITXIKERIAK
Euskal kulturan ere ematen zaio gurtu, Gernikako Batzar-etxearen ikurra baita. Haren azpian hainbat eta hainbat batzar egin ziren eta izaera sakratua eta sinbolikoa du. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren logotipo ofiziala haritzaren hosto bat da. Haritzak Euskadiko sinbologian garrantzia handia duela argi uzten du horrek.