Lagarto-verde1

Musker berdea, Landetako Printzea

Muskizeko eta Somorrostroko mendietako harriak eta enborrak estaltzen dituen goroldioan bikain mimetizatuta bizi da Euskadiko narraztirik ederrenetariko bat.




Musker berdea (Lacerta viridis), hain zuzen. Petronoren findegiaren inguruetara iristen dira haietako batzuk. Maiatzaren hasieran edo, beroa egiten duenean, apirilaren erdialdean ere ikusi izan dira haien neguko babeslekuak uzten dituzten eta eguzkitan dauden harri zein enborretan berotzera doazen halako hainbat.

Musker bizia da, adimentsua, eta ez du kalterik eragiten. Musker berde eder honek gaitasun mimetiko aparta du eta, horri esker, gizakiari ez dio beldurrik. Geldirik egoten da eta erasoa sentitu arte bakarrik ihes egiten du askotan. Baina, hura harrapatzen denean, oso bortitza bihurtzen da, nahiz eta bere erresistentzia guztia horzkada minbera bat den. Araldian ezik, orduan arrak oso territorialak bihurtzen baitira, oro har, espezie bereko musker ahulenekin eta gazteenekin batera bizi dira bakean, lekua kentzen ez badiete.

Etengabe harrapatzen ditu intsektuak. Goizean goiz, babeslekuetatik irteten da eta eguzkia hartzera eta haren harrapakariak harrapatzera igotzen da landareetatik. Intsektuak, moluskuak, zizareak, armiarmak eta fruita gozoak jaten dituzte. Helduek, satitsu txikiak ere jan ditzakete eta baita arratoitxo eta satortxo txikiak ere.

Egunez bizi den saurio hau eguzkia baliatuz orientatzeko gai dela ikusi da. Goizean eta arratsean aurkituko dugu lasai. Ohitura sedentarioak ditu, eta leku berberetan bizi ohi dira urte askotan.

Europa zati batean eta Errusiako Hegomendebaldean bizi da (Grezia eta Sizilia barne), eta hainbat azpiespezie daude. Euskadin bizi dena Lacerta viridis viridis da.

9 eta 16 arrautza zuri bitartean

Lagarto-verde2
Maiatzan edo ekainean, arrek emeak erakartzeko eta arerioak izan daitezkeenak uxatzeko kolorazio nupziala hartzen dute. Haren eztarria kobalto urdin kolorea hartzen du. Elkarren aurka borrokatzen dira garai honetan.

Horretarako, buztana handitzen dute, bizkarraldea arkeatzen, aurreko hankak igotzen eta burua makurtzen dute, puts egiten dute eta arerioari erasotzen saiatzen dira, haren buztana horkatzen, eta, askotan, sari gisa gelditzen da hura indartsuenaren edo habilenaren ahoan. Zauri larriak ere egin ditzakete, beste zenbait animalitan ez bezala, borrokak benetakoak dira eta.

Bikotea eratu denean, denboraldi batez ikus ditzakegu arra eta emea elkarrekin eguzkia hartzen, "eztei-bidaia" deritzo. Orduan, beste arren bat bere emearekin partekatzen duen lurraldean sartzen ausartzen bada, bortizki erasotuko du eta ez dio bakean utziko ihes egin arte.

Udaberriaren azkenean izaten da errutea, estaltzetik 30 egun ingurura, 6 eta 19 arrautz bitartekoa, baba tamainako arrautza zuriak (1,5 - 2 cm), emeak harrapakarietatik babestuta dagoen leku batean lurperatzen dituena. Bi edo hiru hile beranduago da eklosioa, klimaren arabera. Jaioberriak 7 eta 8 zentimetro inguru luze dira, -horietatik 4,5 edo 5 zentimetro buztanarenak-, eta berehala bihurtzen dira helduen bezain arinak, baina oraindik bi edo hiru urte behar dituzte heldutasun sexuala lortzeko.

Bere lehen hileetan marroi berdetsu kolorea edo gris berdetsu kolorea dute; sabelaldean lerro zuri bat edo bi dituzte eta beste muskerren haurrek (Schreiber muskerrak edo gardatxoak, adibidez) dituzten orban zuriak ez dituzte.

BITXIKERIAK

Lagarto-verde3Musker berdea oso polita da eta oso kolore ederra du, baina bereziki arina eta indartsua dela ere aipatu beharra dago. Arrak emeak baino ikusgarriagoak dira, kolore berde distiratsua dute eta sabelaldean zein alboetan orban beltz txikiak dituzte. Sabela horia dute eta eztarria, urdin kobalto kolorekoa, araldian.

Emeak ez dira hain lirainak, berdeak edo arreak, eta gorputzean bitik laura lerro argi dituzte.