chicharro

Txitxarro uxoa

Areatza hondartzaren eta Abra osoaren harkaitzezko ertzetan udan ikus dezakegu arrain pelagikorik ezagunetariko bat, txitxarroa hain zuzen (Trachurus trachurus). Arrain hau 50 cm luze izan daiteke eta kilo erdi pisatu. Multzoka ibiltzen da eta udan kostaldera hurbiltzen dira ugaltzeko. Neguan, ordea, 100 eta 500 metroko sakonera bitarteko zonetara itzultzen dira.




Neguan kostaldetik urrutiratzen diren talde handietan migratzen duten arrain pelagikoak dira txitxarroak eta udaran kostaldera berriro hurbiltzen dira.

Egunean zehar bi uren artean egon ohi dira, baina arratsaldean, goiko uretara igotzen dira han gelditzeko eta planktona jateko, bere elikagai nagusia (ale gazteetan gehienbat).Arrautzak, larbak eta arrain gaztetxoak ere jaten dituzte, eta baita krustazeo eta molusku txikiak ere.

¿NON AURKITU DEZAKEGU?

Arratsaldean gorantz egiten duten mugimendua planktona jarraitzeko da, orduan igotzen baita itsasoaren gainazalera. Arrain hau Atlantiko osoan aurki daiteke, Norvegiara. Euskal kostalde guztian ugaria da, udaberrian eta udan iristen dira talde handietan.

Arrain hau Atlantikoan aurki dezakegu, Noruegaraino.

Euskal kostaldean asko aurkitzen dira, udaberrian ailegatzen dira.

EZAUGARRIAK

Bizkarralde grisa zilartsua dute bizkarraldean eta zuria sabelaldean. Mutur zorrotza dute eta ahoa oso protraktila eta hodi modukoa. Baraila kanporantz dute eta alboko lerroa sinatua, hezur-ezkata oso altuek osatzen dutena. Operkuluaren atzetik orban beltza dute.

17776_204_Z_1

Emeek gainazaletik gertu jartzen dituzte 140.000 arrautza inguru, milimetro inguruko diametroa dutenak eta planktona eratzen dutenak, haien larbek bezala, jaiotzen direnean 2,5 zentimetro dutenak. Azken hauek, lehen estadioetan, fitoplanktona jaten dute eta zooplanktona ondoren.

2,6 milimetro luze direnean, eta helduen itxura hartzen dutenean, flotatzen duten marmoken bila doaz, haien tentakuluen artean babesteko.

Arrain hau 50 cm luze izan daiteke eta kilo erdi pisatu. Multzoka ibiltzen da eta udan kostaldera hurbiltzen dira ugaltzeko. Neguan, ordea, 100 eta 500 metroko sakonera bitarteko zonetara itzultzen dira.

Etsaiengatik babesteaz gain, gazteak direnean tentakuluen artean sartuz beldur gutxiago sartzen baitute, elikagaia ere ematen diete, marmoken organo genitalekin eta marmokek askatzen dituzten filamentu txikiekin elikatzen baitira txitxarrotxoak edo haiek kentzen dizkiete zenbait kasutan.

Zenbait kasutan, medusarik ez dagoenean, egurren baten, plastikoren baten edo flotatzen duen kortxoren baten azpian babesten dira.

 

BITXIKERIAK

17776_200_Z_1Brankien irekidurak oso handiak dira. Arrainaren egokitzapen bat da hori, ahotik sartzen den ur guztia kanporatzeko. Brankia ahulak, luzeak eta ugariak ditu, ura filtratzeko eta jaten duten planktona bertan geldiarazteko.