Babesa

Bidaideak BSRek denboraldi berrirako taldea eta helburuak aurkeztu ditu

Petronorrek babesten duen Bidaideak gurpil-aulkiko saskibaloi taldeak 2019-2020 denboraldirako jokalariak eta helburuak aurkeztu ditu gaur goizean Bilbon. Etxean jokatu beharreko partidei dagokienez, denboraldia Txurdinagan hasiko da larunbatean, 18:30etatik aurrera, Madrilgo Las Rozas taldearen aurkako norgehiagokarekin.
24 Urr 2019
ALBISTEAK

Lortu Eco-Rallye Petronor taldearen kapela!

Petronorrek I. Eco-Rallye Bilbao Petronorren 10 kapela zozkatuko ditu, findegiko taldeak proban erabili dituenak bezalakoak. Zozketa Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herritar guztiei zuzenduta dago.
23 Urr 2019
ALBISTEAK

Burdin Jaiak bisitarien errekorra hautsi du

Abanto-Zierbenako meategietan lan egin zutenen omenez eta oroimenez antolatutako Burdin Jaiak hamaikagarren edizioa ospatu du bisitarien errekor berri batez: 10.000 pertsona.
17 Urr 2019
ALBISTEAK

Arrakasta nagusi Kantauri Fest jaialdiaren hirugarren edizioan, Zierbenan

Ehunka pertsona hurbildu ziren urriaren 5ean eta 6an Zierbenara, Petronorren babespean egin ohi den den Kantauri Fest jaialdiaren hirugarren edizioaz gozatzeko asmoz. Jaialdian hogeita hamar bat ontzik parte hartu zuten, eta  “antolatutako jarduerak jendez gainezka egon ziren, plaza kopurua agortu zelarik”,  Zierbenako Udalarekin batera jaialdi hau antolatzen duen Enkartur elkarteak jakinarazi duenez.
16 Urr 2019
ALBISTEAK

Ismail Razga eta Zutoia Odriozola, 8. Mello Sariaren irabazleak

Ismail Razgak eta Zutoia Odriozolak irabazi zuten, larunbatean, Mello Sariaren zortzigarren edizioa, Muskizko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatzen den 25 kilometroko eta 1.530 metroko alde positiboa duen ibilbidea, eta aurten Bizkaiko Lasterketetako I. Ligaren barruan sartu dena.
15 Urr 2019
ALBISTEAK

Santamaria eta Renteria, IBIL taldekoak, I. Bilbao Petronor Eko Rallyko liderrak

Asier Santamaria eta Roberto Renteria, IBIL taldekoak, I. Bilbao Petronor Eko Rallyko txapeldunak izan dira, asteburu honetan lehiaketako 640 kilometroak ondoz ondoko hiru etapatan egin ondoren. Biak FIA e-Rally Regularity Cup-eko Erregulartasun eta Kontsumoko kategorietako liderrak izan dira; baita Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketako Ibilgailu Elektrikoko kategoriakoak ere.
13 Urr 2019
ALBISTEAK