Babesa

Eguren Ugarte Upategietarako opari bonuaren zozketa

Hilabete honetan Petronorrek Arabako Errioxako Eguren Ugarte Upategiaz lagun batekin disfrutatzeko opari bonua zozkatuko du. Zozketa Abanto- Zierbena, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendurik dago.
08 Mai 2019
ALBISTEAK

Ascri kongresuak sektoreko 500 profesional inguru bildu ditu Euskaldunan

Sektoreko 500 profesional inguru bildu dira gaur Euskalduna Jauregian Kapital, Hazkunde eta Inbertsioaren Espainiako Elkartearen (Ascri) urteko batzarraren kariaz. Elkartearen presidente Miguel Zuritaren esanetan, Ascrik 26.000 milioi euro inguruko funtsak ditu eta milioi erdi pertsona inguru lanean diharduten 2.500 espainiar enpresatan inbertitu du. Kongresuak Petronorren babesa izan du.
26 Api 2019
ALBISTEAK

Bi film arrakastatsu euskal zinearen zikloa amaitzeko

‘Handia’ da euskal zinemaren azken urteotan arrakastarik borobilena, eta ‘Errementari’k ere oihartzun dezente lortu du. Bi film horiekin amaituko da Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketa dela-eta Bilboko Arte Ederretako Museoaren auditorioan egiten ari den euskal zinemaren bost hamarkadari buruzko atzera begirakoa. ‘Handia’ (Aitor Arregi eta Jon Garaño, 2017) 17:30etan eskainiko da 26an, eta 19:30etan 28an; eta ‘Errementari’ (Paul Urkijo, 2017), 19:45etan 26an eta 17:30etan 28an.
23 Api 2019
ALBISTEAK