Babesa

Elixabete Tejonek Ainhoa Arteta ikusiko du

Elixabete Tejón Ainhoa Artetaren “Con nombre de mujer” kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitzaren irabazlea da. Emanaldia martxoaren 14an izango da, Bilboko Arriaga Antzokian.
06 Mar 2019
ALBISTEAK

Euskal zinemaren zikloak bi pelikularekin ekiten dio martxoari

Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ deritzan erakusketaren inguruko euskal zinemaren zikloak bi film eskainiko ditu gaur eta igandean, martxoak 3. Bi egunetan, 17:30etan eta 19:30etan hurrenez hurren, ‘Viento de cólera’(Pedro de la Sota, 1988) proiektatuko da eta ‘Ander eta Yul’ (Ana Díez, 1989), berriz, 19:30etan eta 17:30etan.
01 Mar 2019
ALBISTEAK

Euskal zinemaren zikloak eskaintza oparoa dakar gaur eta igandean

‘68aren ostean’, Petronorrek babestutako erakusketaren inguruan Bilboko Arte Ederretako Museoak euskal zinemaren bost hamarkadari buruz eskainitako zikloa oparo dator hurrengo egunotan. Hala, gaur, hilak 22 (17:30etan) eta 24an (19:30etan) ‘Golfo de Vizcaya’(Javier Rebollo, 1985) jarriko du ikusgai. Egun berberetan, baina 19:30etan eta 17:30etan hurrenez hurren, ‘Ikuska 9’ (José Julián Bakedano, 1980), ‘Chillida, retrato en casa’ (José Julián Bakedano eta Pedro de la Sota, 1983) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (José Julián Bakedano, 1986) proiektatuko dira.
22 Ots 2019
ALBISTEAK

Elías Unzueta SUM Bilbaoz mintzatu da Bizkaia Irratian

Elías Unzueta Petronor Innovacionen gerentea SUM Bilbaoz hitz egin du Bizkaia Irratian. Nazioarteko ekitaldi honetan mugikortasunaren etorkizuna eta honek Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzean duen eragina aztertuko da.
15 Ots 2019
ALBISTEAK

Ainhoa Arteta ikusteko bi sarreren zozketa

Findegiak Ainhoa Artetaren “Con nombre de mujer” kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du inguruko auzokideen artean. Emanaldia martxoaren 14an izango da, 19:30etan, Bilboko Arriaga Antzokian.
09 Ots 2019
ALBISTEAK