“Comienza la construcción del Proyecto URF” da Gaztelu Berri aldizkariaren martxoko aleak azalean dakarren izenburu nagusia. Gaiari dagozkion zertzeladak aipagarri dira Joaquín Ayani eta Andres Flores arduradunen adierazpenetan zehar. Lehena Fueloila Murrizteko Unitate egitasmoaren bateragilea da eta bigarrena, berriz, Eraikuntza arduraduna, Ingenieritza Zuzendaritzaren baitan.
Findegia
Repsolek gasa aurkitu Marokoko uretan
Repsolek beste gas-aurkikuntza bat egin berri du Tanger-Larache inguruetan, Marokoko itsasaldetik 40 kilometrora. Aurkikuntza hau, aurten egin ahal izan den zazpigarrena, aurretik Algeria, Brasil eta Estatu Batuetan egindakoen ildo beretik doa. Repsol patzuergo miatzailearen operadorea da, %36ko partaidetzaz.
Petronorrek euskal industria-inbertsiorik handiena aste honetan abian jarri
Petronorrek aste honetan bertan abiatu ditu FMU proiektuko (Fuelolioa Murrizteko Unitatea) lanak. Proiektu honi esker, Muskizko findegia Europar Batasunaren ingurumen errekerimenduetara egokitu ahal izango da, baita merkatuaren eskakizunetara ere. Lanak egiteko 26 hilabeteko epea aurreikusi dute. 810 milioi euroko aurrekontuaz sekula Euskadin egin den industria inbertsiorik handiena izango da.
Petronor.com enpresa-web gunerik onena
Petronorren webgune honek merezi izan zuen atzo enpresa-webgunerik onenari dagokion garaikurra, El Correo Digitalek urtero eratu ohi dituen sariketan. Sari-emaitza bart izan da asmo beronekin Guggenheim Museoaren hallean antolatutako ekitaldian zehar. Saria Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak jaso zuen.
Imaz: “Bat gatoz Athletic-en lan-filosofiarekin”
“Athletic-aren historiari gure erakarpentxoa eskaini nahi diogu. Aurten Athletic-ak momentu pozgarriak zein latzak biziarazi dizkigu eta gure laguntza-egitasmoa beti izan du bere aldamenean. Zer gerta ere honako denboraldi honetan, zernahi direlarik bere kirol-emaitzak, Petronor beti egongo da Athletic-ek behar gaituen lekuan” aditzera eman du Josu Jon Imaz, Petronorren Presidenteak Athletic-en “mila kamisetak” deritzan spotaren aurkezpena dela eta.
El retablo de Maese Pedro opera ikusgai
Bilboko Arriaga antzokian “El retablo de Maese Pedro” operaren ekitaldia izango dela eta, Petronorrek hainbat sarrera eskaini die Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako ikastetxeei bertako ikasleek ikusteko aukera izan dezaten. Antzezlana martxoaren 29an izango da, igandez, arratsaldeko 7etan.
Repsolek eta Gurutze Gorriak kolaborazio hitzarmena sinatu dute Getxon
Repsolek eta Bizkaiko Gurutze Gorriak atzo sinatu zuten elkarrekin 2009rako ituna. Hitzarmen honen arabera petrolio-enpresak 54.000 litro erregai eskainiko dizkio Gurutze Gorriari itsas-salbamentutan zein bestelako segurtasun-zerbitzutan erabili ditzan.
Petronor Enpresa Webgunerik onenaren sariaren zain
Petronorren webgunea izango da El Correo Digital-ek zazpigarren urtez antolatu duen Enpresa Webgunerik onenari dagokion saria irabazi dezaketen hiru enpresetarikoa. Sari irabazi ahal izateko kontuan hartuko diren irizpideak izango dira, besteak beste, nabigagarritasuna, sektore onura, bezero mota, multimedia baliabideak, interaktibitatea eta on-line zerbitzuak.
Petronorrek larrialdietarako ekipamenduak areagotu ditu
Estatu Batuetatik jaso ditu Petronorrek larrialdi handietan erabiltzeko ekipo mugikorren bigarren tanda, horien artean, 600 ZP-ko diesel motordun suteen aurkako bigarren ur-ponpa. 6.000 gpm (22.700 litros/minutua) potentziarekin ponpa dezake eta 10.000 gpm-ko kanioi edo supermonitorea du (37.854 litro/minutua). Gainera, 150 mm-ko diametroa du eta 50 metro luze diren 20 tramu ditu ponpak.

