Petronorrek lanbide-eskolarako bekak iragarri

Bigarren aldiz, Petronorrek beka programa deitu du Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalerrietan auzokoen artean lanbide heziketako ikasketak sustatzeko. Iazko lehen edizioan 56 ikasle izan ziren beka bana irabazi zutenak, 146.472 euroren dirulaguntzaz guztira.

Erdi Mailako Hezkuntza Ziklorako (EMHZ) beken diru-kopurua 2.000 euro bestekoa izango da eta Goi Mailako Hezkuntza Ziklorakoa (GMHZ) berriz, 4.320 euro bezainbatekoa. Programa Petronorrek eskatutako espezialitatean lanbide heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei dago zuzendua.

Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakariak, deialdi honen zenbait helburu azpimarratu nahi izan ditu: lehen eta behingoz, lanbide heziketa aukeratu duten –zehazki, fintze jarduerak eskatutako espezialitatea- Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbena udalerrietako ikasleei beren ikasketak amaitzen laguntzea.

Horrez gainera,  lanbide heziketako ikasleei gogoratzea Petronor bere ikasketei begira aukerarik naturalena dela eta etxetik gertuen dutena. Baita ere, hiru udalerrietan lanbide heziketa sustatzea eta oraindik zer ikasiko duten erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori bultzatzea. Are gehiago, inguruko gazteek beren udalerrian bertan lan aukera ona izan dezaketenez gero.

Azkenik Imazek emakume gazteei dei berezia egin die parte hartu dezaten, teknologia berriak garatu direnetik eta ezagutzaren gizartean sartu direnetik, fintze jarduerak gizonezkoen lan-esparruan izateari utzi baitio.