Findegia

CG6ren galdararen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, bihar, CG6 Kogenerazio Unitateko galdara abian jartzeari ekingo zaiola.
25 Urr 2022
ALBISTEAK

N1 eta P1 unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du Naftas N1 Desulfurazio Unitatea eta Platforming P1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiola,  biak 1. Plantakoak, programatutako mantenu lanak amaitu ostean.
11 Urr 2022
ALBISTEAK

Petronorrek Europaren babesa lortu du 100 MWeko elektrolizagailuaren proiekturako

Petronorrek Europako funtsak jasoko ditu hidrogeno berriztagarria ekoitziko duen 100 MWeko instalazioa abian jartzeko. Repsolek eta Petronorrek aurkeztutako ‘Bay of Biscay Hydrogen’ elektrolizagailuaren proiektua “Europako interes komuneko proiektu garrantzitsua (IPCEI)” da Europako Batzordearen esanetan. IPCEI zigilua lortu izanak berealdiko bultzada eman dio Petronorrek Euskadin hidrogeno berriztagarria garatzeko abian duen prozesuari.
21 Ira 2022
ALBISTEAK

Usain-isurketa geldialdi programatuan

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldeko 20:00ak aldera, programatuko geldialdi prozesuan zegoen, unitate katalitikoaren emari likidoa jasotzen ari zen andel batetik askatutako usainak identifikatu direla. Geldialdia aldez aurretik jakinarazi zitzaien agintari eskudunei, ezarritako ohiko protokoloari jarraituz.  
14 Ira 2022
ALBISTEAK

N1 eta P1 unitateen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, irailaren 11tik aurrera, igandea, Naftas N1 Desulfurazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta 13tik aurrera Platforming P1 Unitatea eten egingo dela, biak 1. Plantakoak, programatutako mantenu lanak egiteko.
09 Ira 2022
ALBISTEAK

1. Plantako unitateen geldialdia, akats elektrikoagatik

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldeko lehen orduan, findegiko azpiestazio nagusian izandako akats elektriko baten ondorioz, 1. Plantako unitateak gelditu direla, eta, horregatik, denbora-tarte labur batean, garra handitu egin da 1. zuzian.
07 Uzt 2022
ALBISTEAK

Unibertsitate arteko Masterra Hidrogenoaren Teknologietaz

Jardunean dauden hainbat diziplinatako berrogei profesionalek parte hartu dute Petronorren, Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate arteko Lehen Masterrean, Elias Unzueta Petronor Innovación-eko gerenteak zuzenduta.  
01 Uzt 2022
ALBISTEAK