Findegia

H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar goizean, uztailak 3, 2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatearen  geldialdia hasiko dela, ekoizpen-doikuntzak direla eta. 7 eguneko iraupena izango du.
02 Uzt 2021
ALBISTEAK

Pandemiak eragin handia izan du 2020ko Petronorren emaitzetan

Petronorren Akziodunen Batzarrak, atzo Muñatoneseko jauregian bilduta, konpainiaren 2020ko emaitzak onartu zituen, zergak ordaindu ostean 140,1 milioi euroko galerak dituztenak. Ekitaldia pandemiaren eraginak baldintzatuta egon zen guztiz: honen osasun-ondorioek urtean zehar munduko populazioaren etxeratze osoa edo partziala ekarri zuten, produktu energetikoen kontsumoen jaitsiera itzela eraginda.
29 Eka 2021
ALBISTEAK

G3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi du ekainaren 21etik aurrera, astelehena, 1. Plantako G3 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea geldiaraziko dela, 21 eguneko iraupena izango duten zenbait mantentze-lan egiteko.
19 Eka 2021
ALBISTEAK

PSA-en instalazioaren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du 2. Plantako HD3 Unitateko  PSAen instalazioa gelditzeari ekingo zaiola.
08 Eka 2021
ALBISTEAK

Petronor CO2tik abiatuta metanola lortzeko teknologiak ikertzen eta garatzen ari da, LOWCO2 egitasmoaren baitan

Petronor, trantsizio energetikoarekiko eta karbono gutxiko produktuen garapenarekiko bere konpromisoaren baitan, CO2tik abiatuta metanola lortzeko teknologiak ikertzen eta garatzen ari da, CO2 industriala atzitu eta balorizatzeko teknologia berritzaileak ikertu eta garatzeko asmoa duen LOWCO2 ikerkuntza industrialeko egitasmoaren baitan. 4,9 milioi euroko aurrekontua du hiru urtetan gauzatzekoa eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutakoa da Hazitek Estrategikoa 2019 deialdiaren baitan.
18 Mai 2021
ALBISTEAK

Turbo Expander berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC Unitateari lotutako eta maiatzaren 4an gelditutako Turbo Expander energia berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola.
17 Mai 2021
ALBISTEAK