Findegia

Eraginkortasun energetikoa, lehiakortasun eta eraldaketa faktorea

Gaur, martxoak 5, Eraginkortasun Energetikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Covid-19ren pandemiak eragindako krisi globalean gaudelarik, ingurune makroekonomiko zorrotz eta aldakorrarekin, non Petronorrek bere jarduera garatu behar izan duen, efizientzia uneoro bilatuz, lehiakortasunerako eta eraldaketarako funtsezko faktore gisa bere prozesu guztietan.
05 Mar 2021
ALBISTEAK

Arturo Fernández: “Lehenengo helburua hidrogeno deskarbonizatu lehiakorra lortzea da”

Arturo Fernández Petronorreko Berrikuntza kudeatzaileak Adegik antolatutako web-mintegietako batean parte zuen atzo, eta online eskaini zuen hitzaldian, hidrogenoak industriari eskaintzen dizkien aukerak, Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta Repsol-Petronorrek abian dituzten hidrogenoaren inguruko proiektuak aztertu zituen. Horren harira, argi utzi zuen  “lehendabiziko helburua hidrogeno deskarbonizatu lehiakorra lortzea dela. Kontuan izan behar da industria-sektorearen deskarbonizazioa ezinbestekoa dela lanean jarraitzeko, baina modu lehiakorrean egiten ez bada industria horrek ez du etorkizunik izango”.
03 Mar 2021
ALBISTEAK

Elías Unzueta: “Hidrogenoa giltzarrizko bektore energetikoa da deskarbonizaziorako”

“Mundu deskarbonizatu batean gure industria-sektorearen lehiakortasuna bermatuko duen eredu ekonomiko eta energetikoa garatzeko erronkari aurre egin behar diogu. Hidrogenoa, energia-bektorea den aldetik, giltzarrizkoa izango da helburua lortzeko”,  nabarmendu zuen atzo Elías Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzaileak, CEBEKek antolatutako “BANKINTER HIDRÓGENO” web-mintegi zikloaren lehenengo saioan.
26 Ots 2021
ALBISTEAK

HD3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du 2. Plantako HD3 Unitate Hidrodesulfuratzailea gelditzeari ekin zaiola.
19 Ots 2021
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihartik aurrera, otsailak 18, CG1 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lana egin ahal izateko. Bere abian jartzea otsailaren 22rako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
17 Ots 2021
ALBISTEAK

Gordin-jarioa Barbadun ibaira

Gaur goizeko 10:00ak aldera petrolio orbana atzeman da Barbadun ibaian, zaintza-kanalaren irteeran, Muskizko San Julian auzoaren parean. Berehala ezarri dira beharrezko kontrol-neurriak eta eten egin da produktuaren iristea ibaira.
13 Ots 2021
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
12 Ots 2021
ALBISTEAK

N2 Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi du 2. Plantako Naftak Desulfuratzeko N2 Unitatea martxan jartzen hasi dela.
05 Ots 2021
ALBISTEAK