Findegia

CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, datorren urtarrilaren 3an, CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia egitea aurreikusi dela, mantenu-lana egiteko. Bere abian jartzea urtarrilaren 4 edo 5erako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
30 Abe 2020
ALBISTEAK

Petronor, garapen teknologikoaren alde

Petronor, eraldaketa eta berrikuntzaren aldeko apustuari jarraiki, garapen teknologikoaren arloko hiru proiektutan murgilduta dago, enpresen I+G bultzatzea xede duen Hazitek laguntza-programak kofinantzatuta. eMovLab, AIGeCo II eta LOWCO2 dira, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera lantzen ari den hiru ekimenak.
22 Abe 2020
ALBISTEAK

3. Plantako galdara abian

Petronorrek jakinarazi nahi du 3. Plantako galdara abian jartzeari ekingo zaiola.
18 Abe 2020
ALBISTEAK

CG6ren turbina eta Turbo Expander abian

Petronorrek jakinarazi nahi du CG6 Kogenerazio Unitatearen turbina eta, FCC Unitateari lotuta dagoen, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea martxan jartzeko prozesua hasi dela. Gainera, bihar, N2 Unitatearen (2. Planta) gelditze-sekuentzia hasiko da.
11 Abe 2020
ALBISTEAK

AK3 Unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinarazi du gaurtik aurrera, abenduak 10, AK3 Alkilazio Unitatea (3. Planta) abian jartzeko prozesua hasiko dela, programatutako mantentze-lanak amaitu ostean. Abiarazteko prozesuak abenduaren 19ra arte iraungo duela uste da.
10 Abe 2020
ALBISTEAK

Gordin 2-aren geldialdia

Gaurtik aurrera, Petronorrek Gordin 2 unitatea geratzea erabaki du merkatuko baldintzek hobera jo arte. Horrek esan nahi du destilazioaren %60 mantentzen jarraitzen duela. Horrez gainera, bihar, abenduak 1, 3. Plantako BL31 galdara abian jartzeari eta BL33 galdara gelditzeari ekingo zaio.
30 Aza 2020
ALBISTEAK

PSA berria martxan jarriko da HD3n

Petronorrek jakinarazten du, gaur goizean, urriak 30, purutasun txikiko hidrogenoa aprobetxatzeko PSA berria martxan jarriko dela HD3 unitate hidrodesulfuratzailean.
30 Urr 2020
ALBISTEAK