Petronor CO2tik abiatuta metanola lortzeko teknologiak ikertzen eta garatzen ari da, LOWCO2 egitasmoaren baitan

Petronor, trantsizio energetikoarekiko eta karbono gutxiko produktuen garapenarekiko bere konpromisoaren baitan, CO2tik abiatuta metanola lortzeko teknologiak ikertzen eta garatzen ari da, CO2 industriala atzitu eta balorizatzeko teknologia berritzaileak ikertu eta garatzeko asmoa duen LOWCO2 ikerkuntza industrialeko egitasmoaren baitan. 4,9 milioi euroko aurrekontua du hiru urtetan gauzatzekoa eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutakoa da Hazitek Estrategikoa 2019 deialdiaren baitan.

Ikerkuntza industrialeko egitasmoa iragan maiatzaren 5ean aurkeztu zen Tecnaliak antolatutako ‘CO2aren atzitzearekin eta erabilerekin lotutako aukera industrialak’ jardunaldi birtualean.

Ikerkuntza industrialeko egitasmo honetan, Petronorrez gain, ibilbide industrial handiko beste 11 entitatek parte hartzen dute, balore kate guztiko sektore industrial ezberdinak hartzen dituztenak: Lointek (egitasmoko liderra), Calcinor, Cementos Lemona, Tamoin, Zabalgarbi, Sader, Prefabricados Etxebarria, Tecnalia, UPV-EHUko Prozesu Iraunkorretako Ingenieritzako taldea eta Aclima, eta BANTEC-ek lankidetzarekin.

Egitasmoaren asmo nagusia CO2a atzitu eta baloritzateko teknologiak ikertu eta garatzea da, Euskal Herriko industriak estatu mailan eta nazioartekoan erreferentziazko lekuan jartzeko. Hala, egitasmo barruko Petronorren helburu zehatza CO2tik metanola lortzeko teknologiak ikertzea eta garatzea da. Horretarako, erreakzio hori erraztuko duten katalizatzaile ezberdinak sintetizatu dira eta baldintzarik onenak testatu eta bilatu dira bai ohiko erreaktorean zein milikanalean.

Beraz, LOWCO2 egitasmoa amaitzen denerako, partzuergoko enpresa ezberdinek produktu berriak izango dituzte eskura, eta horien artekoa da Petronorrek garatzen duen jatorri berriko metanola, eta baita prozesu berriak ere, erreaktore miliestrukturatuak baliatuta prozesuen biziagotzea adibidez.