Petronorrek CO2a atzitzen duten eraikuntza-materialak ekoitziko ditu Bilboko Portuan
Petronor eta O.C.O Technology bazkide teknologikoa urteko bigarren seihilekotik aurrera hasiko dira eraikitzen agregakin sintetikoak fabrikatzeko Europa kontinentaleko lehen lantegia, eta honi esker, agregakin naturala ordezkatu eta ekoizpen-prozesuan nahiz eraikuntza-materialaren bizialdi baliagarrian CO2a atzitzen duen agregakin sintetikoa ekoitzi ahal izango du. Gainera, lehengaitzat erabiliko ditu orain arte zabortegira eraman beharko liratekeen hondakinak, ekonomia zirkularrari bultzada sendoa emanez.
21 Eka 2024
ALBISTEAK