Petronorrek 217,8 milioi euro inbertitu ditu 2025ean
Petronorrek urteko txostena argitaratu du. Bertan nabarmentzen denez, 2025ean 217,8 milioi euro inbertitu ditu mantentze-lanetarako, ingurumenerako eta segurtasunerako, azpiegituretarako eta eraberritzeetarako, digitalizaziorako, deskarbonizaziorako, hidrogenorako eta erregai sintetikoetarako. Bolumen hori aurreko urtekoa baino % 48 handiagoa da eta bikaintasun-maila handia eskatu du proiektuen kudeaketan eta gauzatzean.
25 Mai 2026
ALBISTEAK

