Astearteko egun euritsua zaila izan zen Muskizen inguruetan eta, A-8 moztu zutela eta, Kantabriarantz zihoazen auto gehienak hiriaren muina zeharkatu behar izan zuten. Petronor-ek goizean goizetik utzi zion Udalari suteak itzatzeko kamioi bat, ura xukatzeko ponpa duena, eta hari agindutako udal zerbitzuetan lagundu zuen.
Ingurunea
Itsas Terminala bere egunerokotasunera itzuli da
Atzo eguerdian itzuli ginen lanera gure Itsas Terminalean. Arratsaldean, petrolio-ontzi bat porturatzeko maniobrak egin genituen, Uraletatik zekartzan 100.000 tona Gordina deskarga zitzan. Fuel-olioa eta gasolina zekartzaten bi itsasontzi ere porturatu zuten, esportatzeko biak.
Imazen Hitzaldia Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean
Petronor-en presidenteak, Josu Jon Imaz, hilaren 23an, ostirala, eskainiko du “Energiaren erronkak” gaiari buruzko hitzaldia. 18:45etan izango da, Bilbaon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzia Fakultadeak antolatzen duen Enpresen Kudeaketa Masterraren barruan.
Petronorrek 131.640 euro inbertituko ditu Barbadunaren birpopulaketan
Petronorrek, 407 zuhaitz
Barbadun ibaiaren ingurunearen baso-berritzea
Barbadun ibaiaren eskuin ertzeko landareak berritzeari ekin zaio egun hauetan. 2007aren bukaeran, Petronorrek Euskal Herriko Unibertsitatearen Landare Biologia eta Ekologia Departamentuari esleitu zion asmo handiko proiektu hori. Hurrengo astelehenean, hilak 19, goizeko 10etan aurkeztuko da jendaurrean proiektua eta han egongo dira Josu Jon Imaz, Jos
Zierbena eta Muskiz, euskal BPGd-ren buruan
Zierbena eta Muskiz dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan lanean diharduten hiritarreko BGPd handiena duten bi herriak, Estatistikako Euskal Erakundearen arabera. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia hirugarren da, Araba eta Gipuzkoaren atzetik, baina herriei dagokienez, Zierbena eta Muskiz, bizkaitarrak dira (iturria: Eustat).
URF proiektuaren aurkezpena Somorrostroko eskolaren aurrean
Petronoren hainbat arduradunak Somorrostroko Lanbide Heziketako Eskolaren zuzenariekin bildu ziren atzo, Fuel-olioa murrizteko Unitatearen (URF) proiektu teknikoa zuzenean azaltzeko, eta inbertsioari eta lanpostuen sorrerari buruz haiei informatzeko.
Petronor diru-laguntzak jasoko dituzten beste hiru ikasle
Andoni Carpintero, Oier Maruri eta Endika Rodr