Petronor

Harrera handia Ander Capari eta Unai Simoni

Mila lagun baino gehiago hurbildu ziren atzo Muskizko Gaztegunera Ander Capa eta Unai Simón Athleticeko jokalarien autografoa lortzeko. Horietatik erdia baino apur bat gutxiagok, 16 urtetik beherakoek, apirilaren 4an Osasunaren aurkako partidarako hiru tribunaren zozketan parte hartzeko aukera izan zuten.
24 Mar 2023
ALBISTEAK

Imaz: “AEBetan inori ez litzaioke bururatuko errekuntza-motorra debekatzea”

Josu Jon Imazek energia estrategiaren eta deskarbonizazioaren hiru helburu nagusiak berreskuratzeko premia aipatu du; honakoak: horniduraren segurtasuna, lehiakortasuna eta iraunkortasuna. Bere ustez, Europa porrot egiten ari da, lehenengo biak ahaztu dituelako, ustez hirugarrena lehenetsiz, “baina iraunkortasunari dagokionez ere ez da ondo ari”.
24 Mar 2023
ALBISTEAK

“Inguruaren eta, batik bat, Bilboko Portuaren industria- eta energia-traktore gisa” Petronorrek duen eginkizuna nabarmendu du Aitor Arzuagak

Aste honetan BECen egin den World Maritime Week-en esparruan, FuturePort eta Sinaval elkarteek itsas garraioaren eta portu-inguruneen iraunkortasunari eta deskarbonizazioari buruzko jardunaldi bat antolatu dute, eta Bilboko Portuak Petronor gonbidatu du hitzaldi bat ematera eta ‘Deskarbonizazioa Portuen Ikuspegitik’ lelopeko mahai-inguru batean parte hartzera.
24 Mar 2023
ALBISTEAK

Petronorrek IT24 ekimenean parte hartu du, gazteengan eta umeengan ideia berritzaileak sortzeko

Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritzako Ikastetxe eta Elkarteak (COITPV -AITPV) 24 orduko “Hackathon-a” antolatu du Junior bertsioan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei, eta Senior bertsioan, ikasle eta titulatu berriei, zuzenduta. Petronorrek, bere erronka plazaratuz, talde lana sustatzea, berrikuntza eta ekintzailetza trebetasunak garatzea eta haurren eta gazteen ideia sortzaileenak praktikan jartzea helburu duen ekitaldi honetan parte hartu du.
23 Mar 2023
ALBISTEAK

3. Plantako galdararen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldean zehar, 3.Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egiteko. Bere abian jartzea ostiralerako, martxoak 24, aurreikusi da.
22 Mar 2023
ALBISTEAK

Kutxabank-eko presidenteak Petronor bisitatu du

Kutxabank-eko presidenteak, Anton Arriolak, eta bertako kontseilari delegatu Javier García Lurueñak Petronorren instalazioak bisitatu dituzte findegiaren ekoizpen-prozesua bertatik bertara ezagutzeko; baita, karbonoa kentzeko bektore gisa, energia-iraunkortasunaren eta hidrogenoaren aldeko apustuaren berri izateko ere. Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak; José Gregorio Luquek, konpainiako kontseilari delegatuak; eta José Ignacio Zudairek, CEOaren albokoak, egin diete harrera.
21 Mar 2023
ALBISTEAK

López Atxurrak Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoaren inaugurazioan azpimarratu duenez, “trantsizio energetikoa ez da harrokerien esprinta, sakrifizioen maratoia baizik”

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak gaur goizean azpimarratu duenez, “Ezkerraldea eta Meatzaldea Euskadiko historia ekonomiko garaikidearen sorlekua dira” eta, horiek gabe, “ez ginateke garen erreferentzia industriala izango”. “Giza kapitala, kapital finantzarioa eta prestakuntza izan ziren industriaren garapena ahalbidetu zuten euskarriak”, jarraitu du, “eta orain, inoiz baino gehiago, herrialde oparo bat sortu zuten oinarrizko printzipioak puri-purian daude”. Testuinguru horretan, azpimarratu duenez “trantsizio energetikoa ez da harrokerien esprinta, sakrifizioz betetako maratoia baizik”.
20 Mar 2023
ALBISTEAK