Petronor

Zumarragako TEKa, Euskadin formalizatutako eta martxan dagoen lehen autokontsumo partekatua

Zumarragako Tokiko Energia Komunitatea, Edinorrek diseinatutako TEK (Tokiko Energia Komunitatea) ereduaren arabera eratua, Euskadiko lehena da errendimendu osoz funtzionatzen. Zumarragako TEKa 2022ko apirilean sortu zen ofizialki, eta hilabete batzuk daramatza lanean eta aurrezki ekonomikoak lortzen, TEKak berak kudeatzen duen erosketa mankomunatuari esker. 2022ko abenduan, errendimendu osoz funtzionatzen hasi zen autokontsumo partekatuko formatuarekin, eta Euskadiko lehen komunitatea bihurtu zen udal-eraikinen estalkietako instalazio fotovoltaikoen bidez energiaren autokontsumo partekatua abian duena.
12 Urt 2023
ALBISTEAK

N1 Desulfurazio Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, bihartik aurrera, 1. Plantako N1 Desulfurazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
03 Urt 2023
ALBISTEAK

Petronor egutegia bueltan da

Petronorrek bere ohiko egutegia berreskuratu du, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako bizilagunen artean banatzen ari dena.
23 Abe 2022
ALBISTEAK

Josu Jon Imaz Espainia-AEB Kontseilua Fundazioko lehendakari izendatu dute

Espainia-AEB Kontseilua Fundazioaren Patronatuak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkaria izendatu du erakundeko presidente bi urterako. Juan Lladó Técnicas Reunidas-eko presidente eta kontseilari delegatuari lekukoa hartu dio Imazek, eta erakundearen buru izango da Espainiaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza, enpresa, zientzia eta kultura arloko loturak sendotzen jarraitzeko eta elkarrekin ekimenak sustatzeko.
20 Abe 2022
ALBISTEAK