Petronor

Bainatu daiteke Bizkaiko hondartza guztietan

Harearen kalitatea ona da, eta bainatu daiteke, Bizkaiko 21 hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, uztailaren 21an, egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
25 Uzt 2017
ALBISTEAK

Koke-plantak Petronorren lehiakortasuna bermatzen du

Munduan 2008an zabaldutako krisi ekonomikoaren eraginez, 33 findegi itxi dira Europa osoan azken 9 urteotan. Itxura batean, gauza bera gerta zitekeen Petronorren, baldin eta 2008 eta 2011 urteen artean Euskadiko industria arloko inbertsiorik handiena egin izan ez balitz. Repsolen eta Kutxabanken artean gauzatutako 1.000 milioi eurotik gorako inbertsio horri esker, jendartean koke-planta izenaz ezagutzen den Fuel-olioa Murrizteko Unitatea eraiki ahal izan zen.
22 Uzt 2017
ALBISTEAK

Lanbide Heziketarako hogei beka

Repsol Fundazioak eta Petronorrek Lanbide Heziketarako 20 beka eskaintzen dituen programa baterako deia zabaldu dute, LH hezkuntza-aukeratzat sustatu eta gazteen enplegagarritasuna eta lan-munduratzeko gaitasuna hobetzeko asmoz.
20 Uzt 2017
ALBISTEAK

Arrakastaz itxi da Muskizko lehenengo robotika campusa

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 7 eta 12 urte bitarteko hogeita hamasei ikaslek parte hartu dute Muskizko I. Udaleku Teknologikoan, uztaileko lehen hamabostaldian. “Edurobotic” hezkuntza-robotikako zentroak antolatutako jarduera hau Gaztegunean egin da, Forlan-en laguntzaz eta Petronorren babespean.
19 Uzt 2017
ALBISTEAK

Petronorrek itsasoan hidrokarburoak goiz detektatzeko sistema instalatuko

Petronorrek sistema berritzaile bat gehituko dio Itsas-Terminalari, isasoaren gainazalean sor daitezkeen hidrokarburo-orbanak goiz detektatu ahal izateko. Honen bitartez, hidrokarburo-zantzuak atzeman eta geldiarazi nahi dira, nonahitik datozela ere, itsasbazterretako esparruak zikindu baino lehen.
18 Uzt 2017
ALBISTEAK

Galdara geldialdia, mantenuz

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, uztailak 16, igande-arratsaldean zehar, 3. Plantako BL-32 galdara gelditzeari ekingo zaiola, ohiko mantenu-lanak direla-eta.
16 Uzt 2017
ALBISTEAK

Ona da Bizkaiko hondartza guztien kalitatea

Bizkaiko hondartza denek, oro har, kalitate “ona” dute, eskaintzen dituzten dutxa, aldagela, komun, garbiketa, sorosle eta gainerako zerbitzu guztiei dagokienez, atzo bertan, hilak 14, egindako osasun-kontrolaren arabera. Euren arteko alderik handienak bainu eremuetako uraren kalitatearen gainekoak dira.
15 Uzt 2017
ALBISTEAK