Petronor

Turbo Expander unitatea berriro abian

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari dagokion Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea abian jartzeari ekingo zaiola gaur goizean zehar, uztailaren 6an elkarrekin geratu ostean.
14 Uzt 2017
ALBISTEAK

Parte-hartzailerik gehienak Meatzaldekoak izan dira

Guztira, 5 eta 12 urte bitarteko 145 neska-mutilek parte hartu dute, duela zortzi urtez geroztik, ekainean eta uztailean, Las Carreraseko Mortuero futbol-zelaian eta Muskizko Maleconen jokatzen den Petronor Futbol Campusaren aurtengo edizioan. Lehiarik gabeko giroan umeak eta gaztetxoak futbolaz ikasi eta jostatzea da ekimen honen helburu nagusia
13 Uzt 2017
ALBISTEAK

CGI Kogenerazio unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, uztailak 12, goizean zehar, CGI Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, aurreko igandean aditzera eman zen bezalaxe.
12 Uzt 2017
ALBISTEAK

Petronorrek eta Elhuyarrek petrolio-industriaren hiztegi eleaniztuna egingo

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak eta Leire Cancio Orueta Elhuyar Fundazioaren zuzendariak petrolio industriaren hiztegi eleaniztuna egiteko hitzarmena sinatu dute gaur, “energia-konpainiaren terminologia kudeatu eta euskal sektorean duen ikusgaitasuna areagotzeko”.
11 Uzt 2017
ALBISTEAK

Petronorren zuzendari nagusi berria

Gaur, astelehenez, Petronorren jardunean hasi da Miguel Martín Gutierrez, Findegiaren zuzendaritza nagusiaz arduratzeko. Kargu-hartze hau Repsol Taldeak La Pampilla-n (Peru) duen findegiaren zuzendari nagusi gisa egin dituen hiru urteen buruan gertatu da.
10 Uzt 2017
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur igandez, uztailak 9, arratsaldeko lan-txandan zehar, CG1 Kogenerazio unitatea gelditzeari ekin zaiola. Aurreikusia denez, berriro ere abiaraziko da, datorren asteartetik aurrera, uztailaren 11an.
09 Uzt 2017
ALBISTEAK

FCCren ezusteko geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, goizaldeko ordu txikietan geratu dela, ustekabean, FCC unitatearen gasen konpresorea. Ondorioz, Zuzi 3 delakoaren garra nabarmen gehitu da eta, behar bada, baita zeolita geldoa sakabanatu ere.
07 Uzt 2017
ALBISTEAK