Nati de la Puerta historialariak Petronorrek Bilboko Portuaren garapenean izan duen garrantzia gogoratu du
“Bilboko portua eta Punta Luceroko zabalgunea, Petronorrek egindakoa eta José Manuel Sendagortak diseinatutakoa, giltzarrizkoak izan ziren Nerbioi-Ibaizabalgo itsasadarraren bi aldeetako industria garatzeko eta hirigintza antolatzeko”. Hitz hauek Natividad de la Puerta historia ekonomikoko doktoreak esan ditu “Portua eta industria energetikoa” izenburuko hitzaldian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan antolatutako “Burdinezko Itsasadarra, meatzaritza, siderurgia eta portua” hitzaldi-zikloaren barruan.
21 Ots 2018
ALBISTEAK

