Ireki da Lasarte-Oriako TEK energia komunitatean, Euskadiko ezarpen handienekoan, parte hartzeko izena emateko epea
Milioi eta erdi euroko inbertsioarekin, Lasarte-Oriako energia komunitatea –Petronorren filiala den Edinorren TEK ereduaren arabera eratua-, izango da ia udalerri oso baten energia trantsizioa ziurtatzen duen Euskadiko lehena; horretarako, estrategikoki kokatu dira sei instalazio, udalerriko auzo guztiek autokontsumo erregimenean energia garbi eta berriztagarria eskuratu dezaketela bermatzeko.
18 Urt 2023
ALBISTEAK