Petronor

Petronorrek, Arabako Foru Aldundiak eta Talgok hidrogenoaren ekonomia bultzatuko dute lurraldean

Petronorrek, Arabako Foru Aldundiak eta Talgok bat egin dute Araban hidrogeno berriztagarriaren ekonomiaren garapena bultzatzeko. Hiru erakundeek hidrogeno berriztagarriaren inguruko garapen industriala eta teknologikoa bultzatuko duen aliantza sinatu dute. Horrek Arabako enpresei modu iraunkorrean hazteko aukera emango die, eta lurraldeari trantsizio energetikoan aurrera egiteko aukera emango dio.
24 Urt 2022
ALBISTEAK

Ingurumen-boluntariotzako jardunaldia Pobeñan

Petronor-Repsoleko 16 langilek, bere senideekin batera, parte hartu zuten larunbatean Repsol Fundazioak eta Petronorrek Pobeñan (Muskiz) antolatutako ingurumen-boluntariotzako jardunaldi batean, bertako basoa ekologikoki leheneratzeko, eukalipto-landaketa produktiboa zegoen 4.430 m2-ko lursail batean.
24 Urt 2022
ALBISTEAK

SHYNE jaio da, energia berriztagarria bultzatzeko Estatuko partzuergorik handiena

SHYNE egitasmoa (Spanish Hydrogen Network), energia berriztagarriko Estatuko partzuergorik handiena, sektore ezberdinetako 33 entitatek osatua, Repsolen egoitza nagusian aurkeztu da gaur Madrilen. 22 enpresa eta hamaika elkarte, zentru teknologiko eta unibertsitate biltzen ditu enpresa multienergetikoaren lidergopean, ekonomiaren arlo guztietan hidrogeno berriztagarriko egitasmoak sustatu eta trantsizio energetikoko gakoetako modura agertzen den bektore energetiko honen bidez deskarbonizazio azkar eta benetakoa bultzatzeko.
19 Urt 2022
ALBISTEAK

Irisazioa Barbadun ibaian

Errutinazko zaintzak jatorria Petronorren duen irisazio bat antzeman du gaur goizean Barbadun ibaian. Berehala, jazotakoa Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalei eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi zaie. Horrez gain, aldi berean Petronorrek baliabide gizazko eta tekniko guztiak aktibatu ditu gai irisantea geldiarazteko eta xurgatzeko.
17 Urt 2022
ALBISTEAK

Emiliano López Atxurra: “Petronor egokitzapenaren bidean dago”

“Trantsizioak mundu multienergetiko baterantz eramaten gaitu; Petronor egokitzapenaren bidean dago, enpresa energetikoa da, ez bakarrik findegi bat, eta erregai berrietarantz eboluzionatu behar du: hidrogenoa, bioerregaiak eta erregai sintetikoak”,  esan du gaur Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
13 Urt 2022
ALBISTEAK