Petronor

Petronorren fabrikatutako landare hondakinekin egindako biojeta hegaldi batean erabili da lehen aldiz Espainian

Repsol-Petronorrek eta Iberiak landare hondakinekin Petronorren aurreko abuztuan fabrikatutako biojeta erabilita lehen hegaldia egin zuten atzo. Madril-Bilbo IB 426 hegaldi erregularra egiteko, hegazkin-konpainiak 180 bidaiarirentzako lekua duen A320neo Airbusarekin erabili zuen, egun munduan dauden hegazkinik eraginkorrenetako bat. Hegaldiak hurbilketa berdea egin zuen Loiuko aireportura, izan ere, honek kontsumoaren eraginkortasuna hobetzen du, igoera zein jaitsiera-faseetan altuera-maila egokiari eutsiz eta erregaiaren kontsumoan aurrezkia erraztuz.
04 Aza 2021
ALBISTEAK

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” sortu da, industria sektorean isurien murrizketa bizkortzeko

Eusko Jaurlaritzak, Repsol-Petronorrekin eta Iberdrolarekin batera, eta kluster industrialen laguntzarekin, “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu du gaur Barakaldoko BEC-en. Aliantza hau “2050ean zero emisio neto lortzeko” helburuarekin sortu da, eta datorren astean, azaroaren 3an eta 4an, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021eko Konferentzian (COP26) Glasgown abiaraziko den ekimenetako bat izango da.
27 Urr 2021
ALBISTEAK

H4-ren abiaraztea eta G4-ren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du H4 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola. Era berean, 1. Plantako G4 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea gelditzeari ekin zaio.
27 Urr 2021
ALBISTEAK

Berrobiko TEK aurkeztu da, zeinek 70 etxeri energia berriztagarria kontsumitzeko aukera emango dien

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, David de Miguel Berrobiko alkateak eta Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak Berrobiko TEK (Tokiko Energia Komunitatea) proiektua aurkeztu dute. Energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatzera bideratutako komunitate hori garatzeko Berrobiko San Andres ikastetxe publikoaren estalkiak erabiliko dira. Udalak eraikina lagako du Berrobiko familiek eskuratu dezaten elektrizitatea sortzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkor hori.
26 Urr 2021
ALBISTEAK

H4 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du H4 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea (1. Planta) gelditzeari ekin zaiola. Bere abian jartzea hasi bezain laster informatuko da.
26 Urr 2021
ALBISTEAK

Klima aldaketaren aurkako borrokan

Gaur Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna da, giza jarduerak gure planetan duen eraginaren ondorio den egoera. Petronor bat dator gizarteak honi buruz duen kezkarekin, eta konpromiso irmoa hartu du planetaren batez besteko tenperaturaren gorakada 2º C-en azpitik mugatzeko asmoarekin, industriaurreko mailak kontuan hartuta.
24 Urr 2021
ALBISTEAK