Petronor

CG6 Kogenerazio Unitatea, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, programatutako mantentze-lanak amaitu ondoren, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
02 Uzt 2024
ALBISTEAK

Petronorrek beste bi Sendagorta beka banatu ditu Ingeniari Eskolako ikasleen artean

Petronorrek Nazioarteko Mugikortasunean laguntzea xede duten beste bi Enrique Sendagorta beka banatu ditu. Gaur egin da Ingeniarien Eskolan UPV/EHUko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasle bikainenetako biren espediente akademikoa saritzeko ekitaldia, findegiaren sortzaile eta lehen presidentea izan zenaren oroimenezko bekak emanez.
02 Uzt 2024
ALBISTEAK

3. Plantako galdararen abiaraztea

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko egunean zehar, 3. Plantako galdara bat abian jartzeari ekingo zaiola.
25 Eka 2024
ALBISTEAK

459 pertsonak eman dute izena Petronorren lantegiko operadorearen eskaintzan

Petronorrek plantako 25 operadore berrien lan-poltsan sartzeko eskaintza abian jarri du. Guztira 459 pertsonak eman dute izena eta orain, profil guztiak aztertuko dira eskatzen diren ezaugarrietarako egokitasun handiagoa lortzeko. Eskaintzarekin batera, Petronorrek plantako operadorearen prestakuntza-prozesu bat eskainiko du ere Somorrostro Prestakuntza Zentroaren lankidetzarekin. Formakuntza datorren irailean hasiko da eta 2025eko apirilean amaituko da.
24 Eka 2024
ALBISTEAK

Petronorrek CO2a atzitzen duten eraikuntza-materialak ekoitziko ditu Bilboko Portuan

Petronor eta O.C.O Technology bazkide teknologikoa urteko bigarren seihilekotik aurrera hasiko dira eraikitzen agregakin sintetikoak fabrikatzeko Europa kontinentaleko lehen lantegia, eta honi esker, agregakin naturala ordezkatu eta ekoizpen-prozesuan nahiz eraikuntza-materialaren bizialdi baliagarrian CO2a atzitzen duen agregakin sintetikoa ekoitzi ahal izango du. Gainera, lehengaitzat erabiliko ditu orain arte zabortegira eraman beharko liratekeen hondakinak, ekonomia zirkularrari bultzada sendoa emanez.
21 Eka 2024
ALBISTEAK