Archivo por autor

459 pertsonak eman dute izena Petronorren lantegiko operadorearen eskaintzan

Petronorrek plantako 25 operadore berrien lan-poltsan sartzeko eskaintza abian jarri du. Guztira 459 pertsonak eman dute izena eta orain, profil guztiak aztertuko dira eskatzen diren ezaugarrietarako egokitasun handiagoa lortzeko. Eskaintzarekin batera, Petronorrek plantako operadorearen prestakuntza-prozesu bat eskainiko du ere Somorrostro Prestakuntza Zentroaren lankidetzarekin. Formakuntza datorren irailean hasiko da eta 2025eko apirilean amaituko da.
24 Eka 2024
ALBISTEAK

Petronorrek CO2a atzitzen duten eraikuntza-materialak ekoitziko ditu Bilboko Portuan

Petronor eta O.C.O Technology bazkide teknologikoa urteko bigarren seihilekotik aurrera hasiko dira eraikitzen agregakin sintetikoak fabrikatzeko Europa kontinentaleko lehen lantegia, eta honi esker, agregakin naturala ordezkatu eta ekoizpen-prozesuan nahiz eraikuntza-materialaren bizialdi baliagarrian CO2a atzitzen duen agregakin sintetikoa ekoitzi ahal izango du. Gainera, lehengaitzat erabiliko ditu orain arte zabortegira eraman beharko liratekeen hondakinak, ekonomia zirkularrari bultzada sendoa emanez.
21 Eka 2024
ALBISTEAK

Bihurketako V3 huts-unitatea (3. solairua) berriro abian

Petronorrek jakinarazi du bihartik aurrera hasiko direla V3 hutsunearen unitatea (3. solairua) martxan jartzeko aurretiazko lanak, ekainaren 10etik aurrera martxan jartzea aurreikusita. Unitate hori maiatzaren 16an gelditu zen, mantentze-lanak egiteko.
07 Eka 2024
ALBISTEAK

Petronorek Jasangarritasunaren Hub-arekin bat egin du

Petronorrek Jasangaritasunaren Hub-ari (ESG HUB) atxikitzkeo dokumentua sinatu du Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoan (EIC). Ekimen hau Bilboko Merkataritza Ganberak eta BBK Fundazioak bultzatu dute, enpresa-sareari gero eta zorrotzagoa den araudia betetzeko eta enpresak jasangarriak izan daitezela esijitzen duen egungo gizartearen eskakizunei erantzuteko erronkan laguntzeko asmoz.
04 Eka 2024
ALBISTEAK

Txileko Petrolio Enpresa Nazionalak Petronor bisitatu du

Txileko Petrolio Enpresa Nazionaleko kideak Muskizera etorri dira Petronorren jarduera ezagutzera, baita teknologia, industria eta jasangarritasuna oinarri dituen trantsizio energetikoaren aldeko apustuari eusten dioten egungo proiektu berriak ere.
03 Eka 2024
ALBISTEAK