Archivo por autor

SHYNE jaio da, energia berriztagarria bultzatzeko Estatuko partzuergorik handiena

SHYNE egitasmoa (Spanish Hydrogen Network), energia berriztagarriko Estatuko partzuergorik handiena, sektore ezberdinetako 33 entitatek osatua, Repsolen egoitza nagusian aurkeztu da gaur Madrilen. 22 enpresa eta hamaika elkarte, zentru teknologiko eta unibertsitate biltzen ditu enpresa multienergetikoaren lidergopean, ekonomiaren arlo guztietan hidrogeno berriztagarriko egitasmoak sustatu eta trantsizio energetikoko gakoetako modura agertzen den bektore energetiko honen bidez deskarbonizazio azkar eta benetakoa bultzatzeko.
19 Urt 2022
ALBISTEAK

Barbadun Pelotazale Elkarteak Jon Ander Soto pilotaria omendu du

Barbadun Pelotazale Elkarteak omenaldia egin dio 2021ean hildako Jon Ander Soto Camino pilotari eta klubeko kideari, Gonzalo Soto Petronorreko erretiratuaren semeari. Lagunek bere bizitza eta kirol ibilbidea gogoratu zituzten joan den ostiralean, Muskizko Donibane pilotalekuan antolatutako ekitaldi hunkigarrian.
17 Urt 2022
ALBISTEAK

Irisazioa Barbadun ibaian

Errutinazko zaintzak jatorria Petronorren duen irisazio bat antzeman du gaur goizean Barbadun ibaian. Berehala, jazotakoa Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalei eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi zaie. Horrez gain, aldi berean Petronorrek baliabide gizazko eta tekniko guztiak aktibatu ditu gai irisantea geldiarazteko eta xurgatzeko.
17 Urt 2022
ALBISTEAK

Emiliano López Atxurra: “Petronor egokitzapenaren bidean dago”

“Trantsizioak mundu multienergetiko baterantz eramaten gaitu; Petronor egokitzapenaren bidean dago, enpresa energetikoa da, ez bakarrik findegi bat, eta erregai berrietarantz eboluzionatu behar du: hidrogenoa, bioerregaiak eta erregai sintetikoak”,  esan du gaur Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
13 Urt 2022
ALBISTEAK

Elías Unzuetak Eusko Legebiltzarrean esan duenez, “hidrogenoa herrialde-egitasmo bat garatzeko aukera da deskarbonizazioranzko bidean”

Petronor Innovación-eko gerente Elías Unzuetak deskarbonizazioari buruzko Eusko Legebiltzarreko ponentzian egin du agerraldia gaur goizean, eta bertan esan duenez hidrogenoa  “aukera bat da herrialde-egitasmo bat garatzeko deskarbonizazioranzko bidean”  eta horregatik berau  “foko estrategikoa”  da Repsol-Petronorrentzat.  “Garapen ekonomiko eta industrialerako aukera bat”  da, azpimarratu du.
21 Abe 2021
ALBISTEAK

“Hiru zutabe: egonkortasuna, hezkuntza eta kohesioa”

Emiliano López Atxurra Petronorren presidentearen hitzetan “Next Generation EU funtsa eskuratuta, edo eskuratu gabe, gure ekonomiaren eraldaketaren erronkari aurre egin behar diogu, industria-oinarri sendoen gainean eta Europako balio-katearen barruan. Horixe dugu gainditu beharreko erronka, egungo ongizate-estandarrei eutsi nahi baldin badiegu”.
20 Abe 2021
ALBISTEAK

Hiru zutabe: egonkortasuna, hezkuntza eta kohesioa

Next Generation EU funtsa eskuratuta, edo eskuratu gabe, gure ekonomiaren eraldaketaren erronkari aurre egin behar diogu, industria-oinarri sendoen gainean eta Europako balio-katearen barruan. Horixe dugu gainditu beharreko erronka, egungo ongizate-estandarrei eutsi nahi baldin badiegu.
20 Abe 2021
IRITZIA