Elías Unzuetak Eusko Legebiltzarrean esan duenez, “hidrogenoa herrialde-egitasmo bat garatzeko aukera da deskarbonizazioranzko bidean”

Elías Unzueta, gaur goizean.
Petronor Innovación-eko gerente Elías Unzuetak deskarbonizazioari buruzko Eusko Legebiltzarreko ponentzian egin du agerraldia gaur goizean, eta bertan esan duenez hidrogenoa  “aukera bat da herrialde-egitasmo bat garatzeko deskarbonizazioranzko bidean”  eta horregatik berau  “foko estrategikoa”  da Repsol-Petronorrentzat.  “Garapen ekonomiko eta industrialerako aukera bat”  da, azpimarratu du.

Hala, 2050erako isuri neto zero lortzeko konpainiak dituen estrategia eta konpromisoak aletu ditu, bai prozesuetan zein produktuetan,  “merkatuek zein gizarteak monitorizatzen dituzten tarteko helburuak jarrita”.

Ikuspuntu horretatik, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen garrantzia goraipatu du, hidrogeno berriztagarriaren eta erregai sintetikoen produkzioa zein ekonomia zirkularra ardatz dituela, eta Petronorren bultzatzeko gaitasuna nabarmendu du horren buru gisa.

Unzuetak adierazi du trantsizio energetikoa  “bide-orri garbia eta segurtasun juridikoa dituen bidea”  izan behar dela, enpresek euren gaitasunak gara ditzaten deskarbonizazioaren alde, beti  “neutraltasun teknologikotik”. “Deskarbonizazioa gure gaitasun tekno-industrialetan oinarritu behar da”,  laburbildu du. Bere hitzaldiaren ostean, talde parlamentario ezberdinetako galderei erantzun die Unzuetak.