“Gaztelu Berri” aldizkariaren azken alea online dago eskuragarri

Gaztelu Berriren 104. zenbakia.
“Gaztelu Berri” hiru hilean behingo aldizkariaren 104. zenbakia eskuragarri dago, PDF formatuan, gure webguneko “argitalpenak” atalean.

Gazteluberriko 104. zenbakiak findegiari eta bere inguruneari buruzko urteko azken hiruhilekoko albiste garrantzitsuenak jasotzen ditu: hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartearen sorrera, SUM Bio 21, II. Kultura Kanpusa, Petronorrek izango duen 2.5 kw-ko elektrolizatzailea, Espainiako Mantenu Elkarteak emandako saria, landare-hondakinekin findegian ekoiztutako biojetarekin egindako lehen hegaldia, Petronor Innovación-en «Chain» proiektuari buruzko artikulu baten argitalpena Fuel aldizkarian, Naukas zientzia zabalkunderako jardunaldiak, Bilbao Petronor II Eco Rallye-a, Tek Athletic-a instalatzeko lanen amaiera eta Repsol Fundazioaren boluntariotza jardunaldia Pobeñan, besteak beste.

Aldizkariak José Antonio De la Quintanari egindako elkarrizketa ere badakar, Zierbena bere jaioterriaren bilakaeran oso inplikatuta dagoen pertsona, non lan etnografiko handia egin duen.

Gazteluberriren azken alea, hemen, eta hemen.