Archivo por autor

G1 Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du 1. Plantako G1 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, aurreikusitako mantentze-lanak amaitu ostean.
05 Urr 2021
ALBISTEAK

Hondakinak berbalioztatzea funtsezkoa da ekonomia zirkularra sustatzeko

Elías Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzaileak, Funseam-ek eta Repsol Fundazioak antolatutako Ekonomia Zirkularrari buruzko Zikloaren bigarren saioan parte hartu du hondakinen berbalioztatze ekonomiko eta energetikoa aztertzeko, eta bertan, Konpainia lantzen ari den zenbait proiektu azaldu ditu: berreskuratutako erregai solidoa berbalioztatzeko instalazioa, hidrogenotik eta berreskuratutako CO2tik abiatuta egindako ekoerregaien fabrikazioa, eta eraikuntza iraunkorrerako materiala ekoizteko karbonatazio-instalazioa, CO2 atzitzeko potentzial handia duena.  
04 Urr 2021
ALBISTEAK

Abian da II. Bilbao Petronor Eko Rallyearen bigarren etapa, Gorka Marro eta Ander Marro liderrak direla

Gorka Marro eta Ander Marro Lurauto-RPMV taldekoak, BMW i3 autoarekin, lider bezala abiatuko dira gaur II. Bilbao Petronor Eko Rallyearen bigarren etapan. Probak parte-hartzeari dagokion munduko errekorra hautsi du, izan ere, azkenean irteera hartu zuten 57 ibilgailuak, guztiak energia alternatiboek mugituak, lehiatzen ari dira guztira gidatzean eraginkorrenak direla frogatzeko, batez besteko zenbait abiadurari eta kontsumo baxuei eusteko gaitasuna puntuatuko dien bi eguneko norgehiagoka honetan.
02 Urr 2021
ALBISTEAK

Eko Rallye Bilbao Petronorren bigarren edizioa martxan da

II. Bilbao Petronor Eko Rallyea urriaren 1ean, 2an eta 3an izango da, irteera eta helmuga Bizkaiko hiribilduan izanik. Lehiaketan 60 ibilgailuk parte hartuko dute, eta gidatzearen eraginkortasuna baloratuko da, batez besteko zenbait abiadurari eta kontsumo baxuei eusteko gaitasuna puntuatuz.
29 Ira 2021
ALBISTEAK

Visbreaking Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du 3. Plantako Visbreaking Unitatea abian jartzeko sekuentzia hasteari ekin zaiola. Unitatea 2020ko apirilaren 6tik geldituta zegoen.  
27 Ira 2021
ALBISTEAK