Ricardo González eta José Manuel Salas, KIA e-Soul autoan, II. Bilbao Petronor Eko Rallyeko txapeldunak

Eko Rallyean parte hartu duen ibilgailuetako bat.
Blendio taldeko Ricardo González eta José Manuel Salas, KIA e-Soul autoan, dira II. Bilbao Petronor Eko Rallyeko txapeldunak, FIA e-Rally Regularity Cup lehiaketari dagozkion Erregulartasuna eta Kontsumoa kategorietan.

Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketaren kasuan, honetarako puntuak ere banatzen baitziren, Ibilgailu Elektrikoen kategoriako irabazleak Hyundai Konako José Manuel Pérez eta Javier Herrera izan dira, eta Ibilgailu Hibridoen kategorietan, Hugo Velasco eta Celso Roces (Suzuki Accross), eta Luis Murguía eta Javier Urmeneta (Toyota Yaris), Hibrido Entxufagarrien eta Ez Entxufagarrien kategorietan irabazleak izan dira, hurrenez hurren. Horiek guztiek probako 400 kilometroko ibilbidea osatu dute asteburu honetan, ondoz ondoko bi etapatan, irteera eta helmuga Guggenheim Museoko zelaigunean izanik.

Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta EVEren, Lurautorren eta IBILen laguntzaz antolatutako proba honetan, parte-hartzeari dagokion munduko errekorra hautsi da 57 ibilgailu elektriko eta hibridorekin.

II. Bilbao Petronor Eko Rallyearen barruan, baina lehiaketatik kanpo, gaur 30 Kopa deritzon abiadura murritzeko lasterketaren lehen edizioa jokatu da Bilboko kaleetan zehar egindako gidatze jasangarria saritzeko. Irabazleak Pedro Luis Carrascal eta Iker Agudo Northgate konpainiaren ordezkariak (Seat Mii) izan dira, 0,751 kWh bakarrik kontsumitzean, 11,725 kilometroko hiri-ibilbidean.