Máximo Domínguez: “Ezagutza mantendu behar da, ezin da guztiarekin hautsi”
Euskal industriako langileen erdiek erretiroa hartuko dute 2030erako, eta honek zailtasunez betetako belaunaldi-aldaketa ekarriko du, izan ere, urtean 10.000 langile hartu beharko lirateke etorkizuna ziurtatzeko. Testuinguru honetan, Maximo Dominguez Petronorreko Pertsonen eta Talentuaren arloko koordinatzaileak argi utzi du El Correo egunkariak egindako erreportaje batean, findegia moldatuz eta teknologia berriak txertatuz doan izaki bizia dela, “baina horrek ez du esan nahi guztiarekin hautsi daitekeenik. Metodologia eta ezagutza jakin batzuk beren horretan mantendu behar dira”. Horretarako, duela bi urte, Petronorrek “Tutoreen Kluba” abiarazi zuen, aitorpen profesionala lortu duten enpresako pertsonen parte-hartzeaz, langile berriei eragiketa arloko estandarrik onenak helaraz diezaizkieten.
02 Uzt 2021
ALBISTEAK