90 muskiztar inguruk Bilboko Koralaren Haurren Abesbatzaren ahotsez gozatu zuten atzo Meatzari Aretoan

Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatza, atzo, Muskizko Meatzari Aretoan.
Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatzak doako kontzertua eskaini zuen atzo Muskizko Meatzari Aretoan, 90 bat pertsonaren aurrean.

“Antzokiko harrera bikaina izan zen, baita akustika ere”,  adierazi dute Bilboko Koral Elkartetik. 50 minutu baino gehiagoko musika eskaini zuten, Jose Luis Ormazabalek zuzendutako eta Alberto Saezek pianoan emandako kontzertuan.

“Uso Zuria”, “Akerra ikusi degu”, “You ‘ve got a friend”, “Al sholsha d’ varim” edo “Baloo baleerie” bezalako kantuek hogeita hamar haur koralista baino gehiagoren ahotsetan entzun ziren, bertaratutako guztien gozamenerako, zeinek pandemiak ezarritako segurtasun eta edukiera neurriak errespetatuz, ia Meatzariko lehen solairua bete zuten.

Haurren koralistek, gainera, hainbat hilabetez armairuan zintzilik izan duten alkandora zurizko eta galtza beltzezko uniformea estreinatu zuten Muskizen.

Petronorrek eta Bilboko Koral Elkarteak mota honetako kultura jarduerak sustatzeko asmoz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan sartu da kontzertu hau.