Lehendakariordea Petronorren izan da

Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioaren sailburua den Idoia Zenarrutzabeitia Muskizeko Petronor findegian izan da gaur. Lehendakariordea goizeko 11:30etan iritsi da Salazarretarren Jauregira, Petronorren egoitza, lehendakariordetzaren idazkari orokorrarekin, Joseba Alcalde.

Petronorren presidentea den Josu Jon Imazek, kontseilari delegatua den José Manuel de la Senek eta Fuel-olioaren Murrizketa Unitatearen proiektuaren koordinatzailea den Joaquín Ayanik hartu dituzte biak.

Findegiaren instalazioak ikusteaz gain, lehendakariordeak FMU-ren proiektuaren xehetasunak ezagutu ditu.

Petronor euskal enpresa handienen artean dago. 2007an 5.584 milioi euro fakturatu zituen, 294,6 milioiko irabaziarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiari urteko ia 500 milioi euroko ekarpenarekin. 900 langile inguru ditu eta 700 inguruko enplegu induzitua.

Hurrengo proiektua, 750 milioi euroko inbertsioarekin, Fuel-olioa Murrizteko Unitatea instalatzea da, merkatuaren eskaerari egokitzeko eta Europako ingurumen arauak betetzeko egingo dena.

Era berean, Bilboko portuan, Zierbenan, bioerregaiak ekoizteko planta ere eraikitzeko asmoa dago, 60 milioiko aurrekontua duena eta 2010 urterako martxan egotea espero dutena.

Bi proiektu horiek Ingurumeneko Baimen Integratua tramitatuta dute Eusko Jaurlaritzan.