Petronor enpresak Athletic Club taldea babestuko du hiru denboralditan

Athletic Club taldeak Petronor enpresaren ikurra eramango du elastikoetan 2008/2009 eta 2010/2011 denboraldietan. Akordioa historikoa da; izan ere, orain arte, Bizkaiko taldeak ez du inoiz babestu enpresa pribaturik. Hitzarmen honen aurkezpenean, lotura berri hau bi erakundeek Bizkaian duten errotze sakonaren ondorioa dela nabarmendu zuten biek.

Josu Jon Imazek, Petronor enpresako lehendakariak, gogoratu zuen enpresak Muskizko findegia kokatu dagoen inguruko hogeita hamar klub inguru babesten dituela. “Baina Athletic taldea sinatu ditugunen artean klub esanguratsuena da, bere esfortzuaren, lanaren eta emozioaren balioengatik”, gaineratu zuen. Eta Bilboko taldeko lehendakari Fernando Garc