Antonio Brufauk itxiko ditu ostiralean Fintzearen inguruko Bilboko Jardunaldiak

Repsoleko presidenteak, Antonio Brufau, itxiko ditu hurrengo ostiralean gaurtik, asteazkena, aurrera Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerrean izango diren Fintzaren inguruko X Jardunaldiak. Konpainia energetikoko liderrarekin batera, Pedro Fernández Frialek, Repsolen Donwstream-aren zuzendaria, eta Josu Jon Imazek, Petronorren presidente eragileak itxiko dituzte ekintzak.

Fintzearen Negozio Arloaren Zuzendaritzak, 1999az geroztik, urtean behin antolatzen dituen bilerak dira Fintzearen inguruko Jardunaldiak, eta bertara Repsolek A coruñan, Cartagenan, Puertollanon eta Tarragonan dituen findegietako arduradun teknikoak etortzen dira, Muskizeko Petronor konpainiakoez gain eta Repsolek Madrilen dituen bulego orokorretakoak ere. Jardunaldiei hasiera eman zien hitzaldia César Gallok eskaini zuen, Finze-Espainia Negozio-arloko Zuzendaria.Hark, Repsolen Fintze Negozioaren Egitasmoa azaldu zuen.

Fintzearen inguruko Jardunaldiak Repsol energia-taldearen teknikoentzat urteko zitarik garrantzitsuenetariko bat bilakatu dira. BEC-eko edizio honetan garatuko den programan sektorekako panelak eta osoko bilerak aurki daitezke, non 25-30 pertsonaz osatutako taldeetan, fintze-jardueraren diziplinak aurkezten eta eztabaidatzen diren, besteak beste, energiaren kudeaketa, efizientzia energetikoa, prozesuaren unitateak, segurtasuna, ingurumena, giza baliabideak, mantentzea eta bioerregaiak.

Jardunaldietara gerturatuentzat prestatu den aisialdi atalean, bihar, ostegunerako, Guggenheim Museora irteera dago antolatuta.