Petronorren Lanbide Heziketarako Diru-laguntzak

Muskizeko alkateak, Gonzalo Riancho, eta Petronorren presidenteak, Josu Jon Imaz, gaur eman dituzte Muskizen herriko Lanbide Heziketako 26 ikaslek merezi zituzten diru-laguntza bana. Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan entregatu dira eta han izan dira alkateordea, Fernando Martín, eta Petronorreko kontseilari delegatua, José Manuel de la Sen.

Petronorrek atera dituen diru-laguntzen programaren helburua Muskizeko, Abanto-Zierbenako eta Zierbenako biztanleen artean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzea da.

Lehen edizio honetan, Muskizeko 26 gaztek, Abantoko 17k eta Zierbenako 3k lortu dituzte laguntzak, guztiak Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan Lanbide Heziketako ikastaroetan matrikulatuta daudenak. 2008-2009 ikasturterako diru-laguntzen zenbatekoa 146.472 €-koa izango da, guztira. Aurrekontua ez dago itxia eta jarraitzeko asmoa badago, ikasketa horiek egingo dituzten gazteak gero eta gehiago izatea espero baita.

Hauek dira diru-laguntza horiekin lortu nahi diren lau helburuak:

  1. Hasteko, Muskizen, Abanto-Zierbenan eta Zierbena aurretik Lanbide Heziketa aukeratu duten, fintze espezialitatea are zehatzago, gazteen ikasketak bukatzen laguntzea.
  2. Lanbide Heziketako ikasleei Petronor haien ikasketentzat aukera natural egokiena dela gogoraraztea, haien bizilekutik gertuen dagoena ere, gainera.
  3. Hiru herrietan Lanbide Heziketa sustatzea eta aukera hori zein ikasketa egin oraindik aukeratu gabe dutenen artean sustatzea. Inguruko gazteek haien herrian lan-aukera ona dutela jakin beharko dute, gutxienez.
  4. Gazteei bereziki deialdi bat egitea, –teknologia berrien garapena eta ezagutzearen gizartean barneratu zenetik—Lanbide Heziketa oro har, eta fintze-jarduera, bereziki, gizonezkoentzat bakarrik den lan-jarduera izateari utzi diotelako.