14,3 milioi euroren inbertsioa ura hobeto arazteko eta berrerabiltzeko

Petronor findegia bere ekoizpen-prozesuan sortzen duen ura arazteko eta berrerabiltzeko programa zehatzean jarraitzen du lanean. Aurrekoetan bezala, laster, egungo Ur Araztegiaren (DAR) lehen mailako tratamendua aldatuko da. Sistema horri esker, uraren kontsumoa efizienteagoa izango da, ur gehiago berrerabiliko delako.

Egun erabiltzen den uraren kudeaketak 2004ean abian jarri zen ingeniaritza azterketa batean lortu ziren hobekuntzak biltzen ditu eta, haiei esker, DAR planta berritzen hasi zen, ondorengo alderdiak hobetzeko:

  • Solido lodien arbastatzea: findegitik datozen urak, sarrera-ganbera batetik igaro ondoren, automatikoki garbitzen dira hesi batzuen bidez.
  • Grabitate bidez bereiztea (API): Bi API daude, paraleloan. Findegiko ura iristen zaie ubide batetik. Euri zaparrada handiak botatzen duenean, badaezpada, normalean hutsik egongo diren banatzaileak edukiko dituzte.
  • Metatze-tanga: laster, sabaia finkoa izango duen 10000 m3-ko edukieradun tanga egongo da, APIetan tratatu den ura gehiegi denean, han biltzeko.
  • Ponpaketa-putzua: berez erregulatzen diren bi ponpatako urak biltzen ditu sistema honek, 620 metro kubo bidal ditzaketenak orduko ur-tratamendura eta 1.400 inguru azken tangara.
  • Hidrokarburoen bereizleak: Plaka koaleszentez daude eginak, esekita dauden hidrokarburoak eta olioak kentzeko.

Usainak murrizteko, instalazioak estalkiak ditu, usainak hedatzea oztopatzen dutenak, eta baita ikatz aktibo bidez usainak iragazteko sistema ere.

Horri esker, hainbat dira ingurumenerako onurak:

  • Uraren etekina areagotzen da, findegiaren barruan tratatutako ur gehiago berrerabiltzen delako.
  • Lurra babesten da.
  • Usainak murrizten dira
  • Zaparrada handiak daudenean, ura gordetzeko ahalmena areagotzen da
  • Ingurumeneko etorkizuneko eskakizunei eta produktuen kalitateei egokitzen da tratamenduaren kalitatea

Kosteei dagokienez, proiektuaren lehen fasearen aurrekontua 1,3 milioi eurokoa da, prozesuetako uraren linea eraldatzeko beharrezkoa. Hori egiteko baimenak 2007ko urrian eskatu ziren. Bigarren fasea aurretratamenduko oliodun uren egungo linea aldatzeko izango da eta 13 milioi euro inguru beharko dira horretarako. Hori burutzeko baimenak, 2008ko irailean eskatu zitzazkion Muskizeko Udalari.