Ike urakanak ponpaketa ekipo berria martxan jarri zuen.

Muskiz-eko findegiak, Petronorrek sute prebentzioan diharduen enpresa ipar amerikarrari, Williams Fire&Hazard Control (WF&HC), eskatu zion 23.000 litro minutuko hustuketa egiteko ahalmena duen ponpaketa ekipo berria hartu du.

Hasiera batean entregua urrirako finkatua zegoen ekipoa erabilia izan zen, Texas hegoaldean bizi zen emergentzi maila motibo zela eta, Ike urakanak gunea suntsitu bai zuen irail bukaeran.

Egoera larriaren aurrean, Mexiko Golkoko agintariek gune hartan zeuden ekipo guztien elkarlana eskuratu zuten, baita bezeroek jaso behar zituzten ekipamenduak ere. Petronorrek berehala eman zuen baimena bere ekipoa erabiltzeko baimena, beraz, bilgarria kendu eta gunean zeuden beste ekipoekin batera funtzionatzen hasteko prestatua izan zen.

Ponpa mota hauek ur-emari handiak jasan ditzakete, 1.500m3 (milioi eta erdi litro) orduko guztira, eta munduko egokienak bezala kontutan hartuak dira uholde eta suteen aurrean, findegi eta gordin biltegiratze parkeetan. Petronorrek antzeko unitate bat dauka eta atzo heldutakoa Muskiz-eko findegiko segurtasun-sistema indartzeko balioko du.