Petronorrek 133,8 milioi euroren mozkin garbia eskuratu zuen 2008. urtean, gordinkien eta produktuen prezioek zeharo behera egin zuten ingurunean. Prezioen beherakada latz horren ondorio gisa, ustiapenaren emaitza (115,1 milioi euro) % 50 baino gehiago jaitsi da aurreko urteari zegokion ekitaldiko ustiapenaren emaitzaren aldean.
Instalazioen baliagarritasuna handia izaki, Petronorrek %3,1 gehitu du prozesua 2007. urteari zegokion ekitaldiaren aldean. Ezin da gauza bera esan salmentei buruz; izan ere, nazio barruko merkatuari begiratuta, jarduera ekonomikoaren beherakada islatzen hasi da zenbait produkturen entregei dagokienez.
Testuinguru ekonomiko larrian gaudelarik, Petronorren jarduera herstura-politikari doituko zaio, baina beti ere bere inbertsio estrategikoei uko egin gabe (horien artean URF proiektua berebizikoa baita). Gaur egun, industria-proiektu honen alde apustu egiteak ondokoa esan nahi du: enpresa honek findegiaren etorkizuneko bideragarritasunerako erantzukizun soziala eta instituzionala goitik behera bereganatzen dituela, ingurumenaren alorreko konpromiso zorrotza hartuz.