Gaur bertan ekin zaio berriro Athletic-Petronorren porraldiari

Azkenik, uztailaren 30ean jokatuko du Athleticek, San Mamesen, UEFA lehiaketan sailkatzeko lehen partida. Esan beharrik ere ez gero, Athletici opa diogula sekulako arrakastarik handiena hastear dagoen 2009-2010 denboraldirako. Hala ere, gogoratu dezagun Athletic-Petronorren porraldi berria gaur bertan hasi dela.

Zortzi sarrera zozketatuko dira Athleticek etxean jokatuko dituen partida ofizial guztietan. Sei gordeko dira Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako bizilagunentzat eta beste bi, berriz, Bizkaiko gainontzekoentzat.

Parte hartu